Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2015/02/16

EAJk berdelaren arrantzaren irekiera zergatik atzeratu duen galdetuko dio Estatuko Gobernuari

José María Cazalisek Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen ministroa den Isabel García Tejerinari eskatuko dio benetako arrazoiak azal ditzala berdela tresna txikiekin arrantzatzen hasteko data zergatik atzeratu duen.

rss Ezagutzera eman
EAJk berdelaren arrantzaren irekiera zergatik atzeratu duen galdetuko dio Estatuko Gobernuari

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak Taldeko senatariek hiru galdera egin ahal izango dizkiete Espainiako Gobernuko arduradunei bihar hasiko den kontrolerako Osoko Bilkuran; tartean José María Cazalisek Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen ministroari zuzenduko diona. Hasiera baten otsailaren 2rako zegoen aurreikusita arrantza sasoia zabaltzea eta 17ra arte atzeratzeak “Euskal Herriko flota diskriminatu egiten du eta kalte ekonomikoak eragingo dizkio”, gaitzetsi du Cazalisek, “batez ere Bermeo eta Hondarribiko flotei”. Kalte hau eragiten duen arrazoia da, Estatu espainoleko kostaldeari dagokionez euskal kostaldean agertzen dela berdela lehenengo, eta atzerapen honen eraginez arrantza sasoia itxita egon da arrain migratzaile hauek Euskadiko kostaldean zeuden bitartean eta ontzi frantziarrak lanean aritzen ziren bitartean. Arrantzaleei itsasoari etekina ateratzea oztopatzen duelako ez ezik, Gobernuaren erabakiak ez du logikarik autonomi erkidegoentzako arrantzarako kuotak aldez aurretik banatuta daudela kontuan hartuta.

Gainontzeko galderei dagokienez, Rut Martinezek unibertsitate arloko ekintzaileek Hezkuntza Ministerioak unibertsitate ikasketetan egin duen azken berrantolaketari egin dioten harrera ontzat ematen duen ala ez galdetuko dio José Ignacio Wert Ministroari. Bestalde, Iñaki Anasagastik Espainiako Gobernuak makina erreminta arloan berritze planen bat sustatzea aurreikusten duen ala ez jakiteko galdera zuzenduko die Gobernuko kideei.

Ezagutu Gure Senatariak