Prentsa Aretoa
2015/02/17
Espainiako Gobernuak berdelaren arrantzaren irekiera atzeratu izana zentzugabea eta diskriminatzailea da EAJren iritziz
José María Cazalisek berdela tresna txikiekin arrantzatzen hasteko data atzora arte atzeratu izana kritikatu dio Isabel García Tejerina, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen ministroari, berau otsailaren 2an zabaltzea aurreikusita zegoenean.
Senatari jeltzalearen iritziz, “ez du logikarik arrantzua itxita izateak arrain gehien dagoenean arrantzaleek erabili ohi dituzten portuetatik hurbil”. Logika gabezia honi gehitu behar zaio, gainera, “berdelaren arrantzuak probintzien araberako kuota” duela kontuan hartuta, hain zuzen ere, orduan Arias Cañetek gidatzen zuen Ministerioaren Agindu baten ondorioz.
Senatuko Euzko Abertzaleak Taldeko Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Batzordeko bozeramaileak “Euskal Herriko flota, batez ere Bermeo eta Hondarribikoa, diskriminatu eta kalte ekonomikoak eragingo dizkion” erabaki honen “benetako arrazoiak” azal ditzala exijitu dio ministro andreari. Kalte hau eragiten duen arrazoia da, berdela negu amaieran edota udaberri hasieran agertzen dela eta, beraz, arrantza sasoia itxita egon da arrain migratzaile hauek euskal kostaldean zeuden bitartean eta ontzi frantziar eta portugaldarrak, arrasteko flotaz gain, lanean ari ziren bitartean.
Senatari bizkaitarrak Gobernuak aipatutako Ministerioaren Agindua aurkeztu zueneko prentsa oharra ekarri du gogora. Bertan, inguraketa-flotari kuota indibidualak jartzeko arrazoi moduan hauek dagokien kuotaren gestio indibiduala eginez arrainak euren inguruko uretan daudenean harrapatzeko aukera izango zutela ematen zen. Honi gehitzen zioten, gainera, horrela edukiera gutxiko ontziek ez zutela zertan segurtasun gutxiko eta kostu handiko desplazamendurik egin behar. “Akordioa sinatuta izanik, kuota ezarrita, lurralde bakoitzeko arrantzua zabaltzea eta ixtea ahalbidetzen ministerioaren agindua, itsasoan arrainak eta lanean hasteko gogoz dauden arrantzaleak izanik, zein da berdelaren arrantzua ixteko Ministerioak duen arrazoia? Zein da Euskal Herriko arrantzaleek arrantzuan aritu ezin izateko arrazoia euren ohiko portuetatik hurbil arrain gehien dagoenean?”, galdetu du Cazalisek.
Berdelaren arrantzua ez zabaltzeko arrazoi moduan arrasteko ontziek oso arrain gutxi harrapatu dutela erabili du argudio moduan Ministro andreak, pisu gutxiko argudioa lurralde bakoitzari dagokion kuotak ezarriko lukeelako betiere arrantzatzeko muga. Horrez gain, onartu du, baita ere, Kantauriko kostaldeko probintzietako ordezkari “gehienek ezezkoa” eman ziotela euskal arrantzaleek arrantzua zabaltzeko proposatu zuten datari.
Senatari jeltzaleak onartu duenez, bere hizketaldian Isabel García Tejerinak berak joan den irailean erabili zituen argudio berberak erabiltzen aritu da. Orduan Espainiako Gobernuak ohiko kosteratik kanpo antxoa arrantzatzeko aldia ireki zuen, Asturias eta Galiziako arrantzaleek euren kuota baino 2.000 tona gehiago harrapa zezaten. “Orduan ezohiko eran zabaldu zen arrantzua eta orain, araututako egoera bat denean, itxi egiten da”, gogoratu du Cazalisek, Ministerioak “flotei, euren jatorrizko portuen arabera tratamendu desberdina ematen diela” iritzita.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19