Prentsa Aretoa
2015/02/23
Senatuko Ingurumeneko eta Klima-Aldaketako Batzordeak Bizkaiko hondakinak tratatzeko instalazioak bisitatu ditu
Bertan izan dira, besteak beste, Euzko Abertzaleak Taldeko Ingurumen Batzordeko bozeramailea den José María Cazalis eta Rut Martínez eta Iñaki Anasagasti senatari jeltzaleak ere.
Bizkaiko Foru Aldundiak harrera egin dio, gaur, gure lurraldeko hiri-hondakinen kudeaketarako sistema in situ ezagutzera etorri diren Senatuko Ingurumeneko eta Klima-aldaketako Batzordeko kideak.
Senatuko batzorde horrek berak eskatutako bisita da, batzorde hori eratu baita aztertzeko Estatuan nola kudeatzen diren hiri-hondakinak Europar Batasunaren esparruan eta Bizkaia, hain zuzen ere, erreferentzia bihurtu da Estatuan arlo horretan, Europak ezarritako helburuak aurretiaz betetzen baititu. Aldundiaren izenean hauek egin diote harrera Senatuko batzorde horri: Lehendakaritzako diputatu eta bozeramaile Unai Rementeriak, Ingurumeneko foru diputatu Iosu Madariagak eta Garbikerreko zuzendari-kudeatzaile Amaia Sagredok.
Edozelan ere, hondakinen kudeaketari buruzko ikuspegia osatua ematearren, Kooperako zuzendari-kudeatzaile Javier Mariñok eta Zabalgarbiko zuzendari nagusi Mikel Huizik ere parte hartu dute bisitan. Bizkaiko hondakinen kudeaketako sistemaren arduradunek azaldu diete azken urteetan zer politika garatu dituen Bizkaiak, haiei esker lortu ahal izan baita, hain zuzen, Europar Batasunak hiri-hondakinen arloan ematen dituen direktibetan ezartzen diren helburuak.
Instalazioen bisitak izan duen helburu berberarekin, duela egun batzuk Iosu Madariagak, Bizkaiko Ingurumen diputatuak, lurralde historikoan egiten den hondakinen kudeaketa integralaren sistemari buruzko hitzaldia eman zuen Senatuko Hondakinen inguruko txostenean.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19