Prentsa Aretoa
2015/02/27
Iparragirrek Euskal Y-a eraikitzeko eman beharreko pausoen plangintza argia egitea eskatu dio Estatuko Gobernuari
María Eugenia Iparragirrek Azpiegitura, Garraio eta Etxebizitzarako estatu Idazkariari jakinarazi zionez, “ez Eusko Jaurlaritzak, ezta gure Taldeak ere ez dakigu zein diren lanen plangintza tekniko eta aurrekontu plangintza” azpiegitura 2019an martxan egon dadin, Ana Pastor ministroak agindu zuen bezala.
Senatuko Eusko Abertzaleak Taldeko Sustapen Batzordeko bozeramaileak, Euskal Yaren inguruko lanetarako “eman behar ditugun pausoen plangintza argia” egitea eskatu dio berriz ere Estatuko Gobernuari.
Nahiz eta Gómez-Pomarrek proiektu honi, orain arte eta 2015erako, zuzendu zaizkion aurrekontuak aipatu, eta zenbait zatitan lanen egoera zein den jakinarazi, senatari jeltzalearen arabera, etorkizunerako jomugak “askoz zehatzagoak izan behar dira, gutxienez aldatzen joan behar garena ikusten joan gaitezen”. Bere iritzia sendotzeko, Bilbon astelehen eta asteartean prestazio handiko trenbideen ustiapena gai nagusi moduan izan zuten ‘Teknologia berriak trenbide sektorean’ izeneko III. Nazioarteko Jardunaldietan adituek egin zituzten hausnarketa batzuk gogoratu zituen. “Haien esanetan, edozein tren martxan jartzeko gutxienez bost urte behar dira”.
Eman beharreko pausuak planifikatzearen beharra oraindik nabariagoa da teknikari hauek euren esperientzietan oinarritutako iritziak kontuan hartuta. Hauen arabera, “proiektu handietan erabaki makroak hartzen dira, baina amaierara heltzerakoan egiaztatzen da erabaki txikiak direla, zuzen hartzen ez badira, proiektuak arrakastara edo porrotera eramaten dituztenak”. Iparragirre pozik azaldu zen Bilboko adituen jardunaldietan Eusko Jaurlaritza eta Estatuko Gobernuaren artean elkarlana ona izaten ari dela nabarmendu zelako Euskadiko abiadura handiko trenari dagokionez.
Azpiegitura, Garraio eta Etxebizitzarako estatu Idazkariaren berretsi egin zuen “konfiantza guztia” duela “Euskadin abiadura handia amaitu” egingo dela. “Gobernua lanean ari da hori 2019rako errealitatea izan dadin”, gehitu zuen. Bestalde, senatari jeltzaleak bere “zalantzak” azaldu zituen epeak eta denborak ikusita; “aurre egin behar zaie”, eskatu zuen.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19