Prentsa Aretoa
2015/03/05
Cazalisek gaixotasun arraroak dituztenei lurralde arteko osasun arreta konpentsatzeko diru partida baten beharra berretsi du
Gaixotasun Arraroen Nazioarteko Eguna dela eta, gaur Senatuan egin den ekimen ofizialaren harira, José María cazalis senatari jeltzaleak berriz ere mahai gainean jarri du gaixotasun hauek dituzten pertsonei beraien erkidegoetatik kanpo eskaintzen zaien osasun arretak eragindako gastuak konpentsatzeko beharrizana.
Euzko Abertzaleak Taldeko ordezkaria FEDER Gaixotasun Arraroen Espainiako Federazioak antolatutako ekitaldian izan da eta, adierazi duenez, “garrantzitsua bada ezohiko patologiak ikusarazi edota tratamenduetan sufritzen dituzten ezberdintasun egoeren inguruan arreta deitzea, derrigorrezkoa da egunero hauek gainditzeko lan egitea”.
Horrela, berak Senatuak zenbait alditan defendatutako ekimenak gogoratu ditu, Alderdi Popularrari 2015erako Estatuko Aurrekontu Orokorretan 116.616.000 euroko diru partida sartzeko eskatuz Estatuko Osasun Sistemako erreferentziazko zentro, zerbitzu eta unitateek (CSUR) ematen duten osasun arretako gastuak konpentsatzeko baliabide ekonomikoak bermatzeko helburuarekin.
Eskari honekin batera, Aurrekontuen Lege Proiektuaren 62. Xedapen gehigarria kentzea ere eskatu zuen iazko abenduan Cazalisek, Osasun Kohesiorako Funtsaren xedapen arautzailearen 2.1 artikulua bertan behera uzteko. Alderdi Popularraren Gobernuarekin 2012an desagertu zen funtsa hau 90 milioi ingurukoa zen eta autonomia erkidego batetik bestera joan beharra zuten gaixoen arreta ordainduko zela bermatzen zuen. Gaur egun, zalantzak sortu dira ordainketetan, aurrekontuz kanpoko diru partiden arabera geratuz. Osasun arloko EAJren ordezkariak 2012ra orduko egoerara itzultzea eskatu du, arlo horretarako zuzendutako kopurua %25 gehituz, dena dela, ez ekimen hau ezta aurrekoa ere ez zuen kontuan hartu Senatuko Osoko Bilkurak.
Aipatutako CSUR unitateak behar-beharrezkoak dira gaixotasun arraroak dituztenei arretarik egokiena emateko hoberen prestatuta dauden zentroetan. Dena dela, gaixotasun bakoitzak oso paziente gutxi ditu eta horregatik Autonomi Erkidego guztiek ez dituzte gaitz bakoitzarentzako arreta zehatza, eta horrek derrigortzen du hauek Estatuko erkidego batzuetatik beste batzuetara joan behar izatea arreta jasotzeko. Horrez gain, CSUR direlakoek Gaixotasun Arraroen esparruko ikerketa proiektuetan eta argitalpenetan hartu behar dute parte, baita ospitaleko zein lehen arretako, edota gaixo eta haien familiartekoen prestakuntza programetan.
Hau guztia benetako modu eraginkorrean lortzeko beharrezkoa da, alde batetik, gaixoaren jatorrizko erkidegoari pazientea CSUR egokienera eraman ahal izateko finantzaketa baliabideak bermatzea; eta, bestetik, pazienteari arreta emango dion erkidegoari behar izango duen osasun arretaren kostua ordaintzeko baliabideak bermatzea. Gainera, behar duten pazienteek “botika zurtzak” direlakoak hartu ahal izango dituztela bermatu behar da. Paziente gutxik behar dituzten botikak dira hauek, gaixotasun urrietarako direlako, horregatik farmazia enpresek ez dituzte hauek ekoizten eskari gehiago izaten duten ohiko gaixotasunetakoak beste. Hori dela eta, osasun sistemak beste herrialde batzuetatik ekarri ohi ditu, eta horrek dirulaguntza baten beharra sortzen du.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19