Prentsa Aretoa
2015/03/10
Bildarratz:"Oroimen historikoa merezi dugu, gertatu zena jakiteko eskubidea dugu. Lurrak gorpuak gorde zituen baina ez du egia sekula lurperatuko”
Euzko Abertzaleak –Nacionalistas Vascos Senatari taldeko bozeramaile Jokin Bildarratzek Rafael Catalá Justizia ministroari gogoratu dionez "oroimen historikoa merezi dugu, gertatu zena jakiteko eskubidea dugu. Lurrak gorpuak gorde zituen, baina ez du egia sekula lurperatuko".
Bildarratzek Catalári galdetu dio frankismoaren biktima guztiei ordaina emateko ekitaldiren bat antolatzeari buruz duen iritzia. Senatari jeltzalearen ustetan "behar besteko neurriak hartu beharko lirateke erregimeneko pertsona guztiei ohorezko kargu guztiak kentzeko eta indar politiko guztien artean adierazpen instituzionala onartzeko".
“Bidegabekeria aitortzea eta biktimak babestea lehentasuna da zuzenbidezko estatu bateko botere publikoentzat. Horregatik, premiazkoa da eragin den kaltea konpontzea, babesik gabeko egoera aitortzea eta eskura dauden bitarteko guztiak jartzea, aitortzeko,gogoratzeko eta dagokion ordaina emateko" gogoratu du bozeramaile jeltzaleak.
Amaitzeko, Jokin Bildarratzek zera azpimarratu du: "zor bat daukagu gizarte gisa; zorra biktimekin, beren senideekin eta maite dituzten pertsonekin; eta , zorra ere badugu gure buruarekin. Biktima haiek ere egia, justizia, aitortza eta ordaina merezi dutelako. Iragan hura ere baitago gure orainean. Familia haiek aitortza merezi dute".
Osoko bilkura berean, Iñaki Anasagasti EAJ-PNVren senatariak bi galdera egin dizkio Jose Manuel Soria Energia eta Turismo ministroari; bat izan da Gobernuak Europar Batasunaren erakundeetan Venezuelako Defentsa ministroaren ebazpena aurkeztuko duen jakiteko. Anasagastik gogoratu du ebazpen horren bidez baimena ematen da manifestazio eta bilera publikoak kontrolatzeko orduan armak, substantzia kimikoak eta heriotza eragin dezaketen armak erabiltzeko. Bigarren galdera egin da Gobernuak makina erremintarako "renove" plana bultzatuko ote duen jakiteko.
Jose Maria Cazalis senatari jeltzaleak, bere aldetik, Isabel García Tejerina Nekazaritza, Elikadura eta Arrantza ministroari galdetu dio Gobernuak noizko aplikatuko dituen estatuak arrantza sektoreari ematen dizkion laguntasunen gainean europar zuzentarauetan aurreikusita dauden gizarte kotizazioen murrizketa eta zerga onurak (PFEZ-en %50eko murrizketa ontzidietako tripulazioei, Gizarte Segurantzari egiten zaizkion enpresa kotizazioen %90ko murrizketa eta Sozietateen gaineko Zergaren aldarazpena), erkidegoaren uretatik kanpo arrantza egiten duen espainiar banderako ontzidia lehiakorrago egiteko helburuari begira.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19