Prentsa Aretoa
2015/03/24
EAJk Francoren garaian gertatutako krimenen inguruko egia ezagutzeko eskubidea babestu du
Nazio Batuen Egia ezagutzeko Eskubidearen Nazioarteko Eguna dela eta, Euzko Abertzaleak Taldeak babesa eman dio Francoren diktadura garaian biktima izan zirenek gaur goizean egia ezagutzeko eskubidea aldarrikatzeko antolatu duten ekitaldiari.
Jeltzaleekin batera beste talde batzuk ere izan dira ekimenean: Egiaren Komisioaren aldeko Plataforma; hainbat biktima; José Antonio Martín Pallín, Cristina Almeida eta Araceli Manjón juristak; eta Alderdi Sozialista, Entesa, CIU eta Talde Mistoa ere. Alderdi Popularra baino ez da falta izan bertan, baina gainontzekoek konpromisoa hartu dute egia ezagutzeko eskubide horren alde egiteko eta Espainiari Nazio Batuen erresoluzioak bete ditzan eta biktimen eskubideak aintzatetsi ditzan exijitzeko.
Euzko Abertzaleak Taldearen ordezkari moduan, Iñaki Anasagastik zoriondu egin ditu ekimenaren sustatzaileak, Senatua “haien eskarien bozgorailu” izan dadin opatuz. Senatari jeltzaleak “bide bazterrean 78 urte dautzanak” omendu ditu eta gogoratu du “beharrezkoa bada etorkizunera begiratzea, hau iragana justiziaz konponduta dagoenean egin behar da”. Horren harira, gogoratu du Goi Ganberaren azken osoko bilkuran Taldeko bozeramailea den Jokin Bildarratzek interpelazio bat aurkeztu zuela, aurten Franco hil zela 40 urte betetzen direla eta Eroritakoen Harana eraikitzen hasi zirela 70 urte betetzen direla aprobetxatuz, Espainiako Gobernuak jende aurrean onartu dezan iragan bat badagoela, “oraindik zaurietatik dariola dagoen iragana”.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19