Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2015/04/07

ANAR fundazioak haurrentzako arreta telefonoaren balantzea egin du Euzko Abertzaleak Taldeak eskatuta

Arrisku egoeran dauden Haur eta Nerabeei Laguntzeko Fundazioaren (ANAR) Programazio Zuzendaria Senatuko Osasun eta Zerbitzu Sozialetako Batzordearen aurrean agertu da gaur Euzko Abertzaleak Taldeak Batzordean ordezkari duen Jose Maria Cazalis senatariak eskatuta.

rss Ezagutzera eman
ANAR fundazioak haurrentzako arreta telefonoaren balantzea egin du Euzko Abertzaleak Taldeak eskatuta

ARGAZKIA JAITSI

Benjamín Ballesteros Barradok duela 20 urte haurrentzako arreta telefonoa martxan jarri zenetik gaurdaino izandako esperientziak eta emaitzak azaldu ditu. Azken urtean, 2014an, Fundazioak 363.183 telefono dei eta posta elektroniko artatu ditu Estatu osoan, haur eta nerabeen kasuekin, heldu eta familien kasuekin, eta desagertutako haurren kasuekin. Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroako Foru Erkidegoari dagokionez, adin txikikoen eta helduen telefono lineak 27.759 eta 5.492 dei jaso ditu, hurrenez hurren; 24 eta 18, posta elektronikoko laguntza bereziari dagokionez; eta 27 dei desagertutako haurrei dagokionez, guztiak Euskadin eta bat ere ez Nafarroan.

Adin txikikoek egindako deietan, arazo ohikoenak harreman arazoak (%16) eta arazo psikologikoak (13,5%) eta sentimentalak (%13,1) izan dira; bestalde, txikien ordez helduek egindako deiei dagokienez, arazo juridikoak (%15,3) eta tratu txar fisikoak (%13,5) eta psikologikoak (9,9%) gailentzen dira.

Aparteko lekua dute adin txikikoen desagertze kasuak. ANARen jasotako deien arabera, horietako gehienak ihesaldien ondorioz izan dira (%55,8), baina asko izan dira familia artekoek egindako bahiketen ondorioz suertatutakoak (%25,4). Hain zuzen ere, familiartekoek egindako bahiketen gaiak eragin du Jose Maria Cazalis eta Arrisku egoeran dauden Haur eta Nerabeei Laguntzeko Fundazioaren arteko harreman estua. Elkarlan horren ondorioz, iazko maiatzean Senatuko Osoko Bilkurak Euzko Abertzaleak Taldearen mozio bat onartu zuen Estatuko Gobernuari gurasoek eragindako adin txikikoen bahiketen aurka egin ahal izateko neurri juridiko-normatiboak onar ditzan eskatzeko.

Ezagutu Gure Senatariak