Prentsa Aretoa
2015/04/14
Iparragirrek Hondarribiko aireportuan hobekuntzak egitea exijitu dio Estatuko Gobernuari gutxieneko kalitatea izan dezan
Maria Eugenia Iparragirrek Donostiako Aireportuan hobekuntzak egin ditzala exijitu dio Sustapen ministroari “merezi duen lekuan koka dadin, kalitatezko azpiegiturekin”. Senatariak erabiltzaileek kalitatezko zerbitzu hori jaso dezatela bermatzeko hartzen ari den neurrien inguruan galdetu dio Ana Pastorri.
Sustapen arloko bozeramaile jeltzaleak Hondarribian dagoen aireportuak “turistak edota beste hainbat modutako erabiltzaileak gutxienezko kalitatearekin hartu ahal ditzan” hainbat proposamen aipatu ditu: hegaldien sarritasuna handitzea, aire-bide berriak eskuratzea, ordutegi zabalagoa duten ostalaritza zerbitzuak hartzea eta kalitatezko aireportuaren azpiegiturak egokitzea, bere barnean erabiltzaileentzako hainbat zerbitzu hartu ahal izango zituenak, besteak beste, kutxazain automatikoak, dendak edota pistan dauden hegazkinetara baldintza hobeagoetan sartzeko bideak.
Bidaiarien galera “zalantzan jarri ezin daitekeen errealitatea da”, Iparragirrek onartu duenez, baina ez dago ados 2007 eta 2011 bitartean aktibitatean izandako jaitsiera krisi ekonomikoari bakarrik egotzi ahal zaiola, Donostiako Aireportuko Egitasmo Zuzendariak jasotzen duen ondorioarekin. “Atzeraldi ekonomikoko garai honetan AENAk ia ez du inolako esfortzurik egin aireportua sustatzeko edota aire-bide berriak eskuratzeko”, gaitzetsi du. Gaineratu duenez, operatibotasunaren gutxitzea eman da AENAk egindako mozketen eraginez, izan ere, “aireportuko langileak %37 gutxitu ditu; 2010ean zeuden 69 langileetatik 2014ko abenduaren 31n zeuden 43 langileetaraino”. Gipuzkoako aireportuak metatu dituen zorrak argudio moduan erabilita, ministroak erabaki hauek justifikatu eta etorkizunean inbertsiorik ez dela egingo iragarri du.
Senatari jeltzaleak ministroa animatu du hainbestetan aipatzen duten Euskadiko azpiegituren alde egiten duten apustuaren alde egitera laster emango diren ekintzak aprobetxatuta, esate baterako 2016an Donostia Europako Kultur Hiriburua izango dela. “Abiadura Handiko Trenaren bitartez ezingo denez egin, gutxienez aireportua izan dadila Gipuzkoara baldintza onetan sartzeko bidea”, eskatu du.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19