Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2015/04/15

Legeak gerran ebatsitako ondarea itzultzeko egoera jasotzen duen erreserba duela gogoratu du Anasagastik

Parisen dagoen Cervantes Institutuko liburutegia hartzen duen eraikina, Gestapok 1940an ebatsitakoa, EAJri itzultzea behin eta berriro eskatuko duela ohartarazi dio senatariak García Margallo ministroari

rss Ezagutzera eman
Legeak gerran ebatsitako ondarea itzultzeko egoera jasotzen duen erreserba duela gogoratu du Anasagastik

ARGAZKIA JAITSI

Iñaki Anasagastik Espainian alderdi politikoak finantzatzeko legeak gerra egoeran ebatsitako ondarea itzultzeko egoera jasotzen duen erreserba duela gogoratu dio José Manuel García Margallo Kanpo Gaietarako ministroari. Argitze hau senatari jeltzaleak egin dion galdera baten inguruan egin da, hain zuzen ere, joan den hilean Espainiako errege-erreginak Frantziako hiriburura egindako bidaiaren aurretik ea bertako Cervantes Institutuko liburutegia hartzen duen eraikinaren egoeraren berri eman dien, Gestapok EAJri 1940an ebatsi ziola eta erreklamazioan dagoela.

García Margallok baietz erantzun dio, baina Frantziak, Senaren Auzitegi Zibilaren Lehen Aretoaren bitartez, haren jabegoa “zuk Estatu espainiarra deitzen duzuna, Espainiako Erresumarena dela jakinaraziz 1949ko uztailaren 13an”. Anasagastik gogoratu nahi izan du ministroak 1949an hartu zela aipatzen duen erabakia, 1943an hartutako erabaki baten berrespena baino ez zela izan; hau da, Paris naziek okupatu zuten sasoian.

Senatari jeltzalea harrituta agertu da Margallok “Francoren garaiko legeria” erabili duelako eraikinaren egoera justifikatzeko. Ministroak “historiari begirada bat ematea” gomendatu dion arren, Anasagastik gogoratu du Agirre Lehendakariak 1952an utzi egin behar izan zuela Pariseko jauregia -EAJk 1936an erosi zuen Eusko Jaurlaritzaren Delegazioa hartzeko- Frantziak eta Espainiako Gobernuak zuten interesen mesederako. Anasagastik EAJk ondarea eskatzen jarraituko duela ohartarazi dio ministroari, “zuri gustatu ala ez, Eusko Alderdi Jeltzalearena delako”.

 

Ezagutu Gure Senatariak