Prentsa Aretoa
2015/04/17
Iparragirrek Europako Zeru Bakarraren helburua lortzeko beharra azaldu du Garraio Komisarioaren aurrean
Gaur goizean Diputatuen Kongresuan izandako agerraldian Kongresuko ordezkari jeltzalea den Isabel Sánchez Robles ere izan da, eta honek EAJk tren garraioaren aldeko apustua egiten duela gogoratu du.
Euzko Abertzaleak Taldeak Senatuko Sustapen Batzordean duen ordezkariak Europako Zeru Bakarra lortzeko garrantzian abarmendu du Europako Garraio Komisarioa den Violeta Bulc-en aurrean. Maria Eugenia Iparragirreren iritziz, zeruko espazioa zatikatuta izatea ekidingo lukeen eta aire bidezko garraioa eta nabegazio zerbitzuen eraginkortasuna hobetuko lukeen ekimen hau “oso garrantzitsua da guretzat, baina zaila da aurrera egitea Estatuek nazio irizpideak erabiltzeak badituzte eta zeruko espazioak zatikatuta jarraitzen du”.
Tren bidezko garraioaz, banda zabalaz edota Galileo Proiektuaz ere galdetu duen senatari jeltzaleak blokeo honi buruzko arrazoiak zeintzuk diren galdetu dio agintari europarrari, eta baita Europan Zeru Bakarra izateko prozesua azkartzeko Kontseiluaren negoziazioak nola dauden ere.
Europako Garraio Komisarioak gaur goizean Kongresuan egindako agerraldian Isabel Sánchez Roblesek ere parte hartu du. Honek azpimarratu du EAJ-PNV-k trenbide garraioaren alde egin duen apustua, eta baieztatu du Euzko Abertzaleak taldearen ustetan "etorkizuna trenean bidaiatuko" dela. Zentzu honetan, Europar Batzordeak epe luzerako abiadura handiko europar trenbide sarea osatzea aurreikusten duela gogoratu ondoren, Komisario andreari galdetu dio abiadura handiko inbertsioen errentagarritasuna auzitan jartzen duten irizpideen inguruan. Komisario andreak galdera honi erantzunez trenbidearen oinarrizko sarearen garrantzia defendatu du eta atlantikoko ardatzaren garrantzia gogoratu du,zeinetan Euskal Y trenbidea txertatzen den.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19