Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2015/04/29

Cazalisek sarean lan egiteko beharra berretsi du gaixotasun arraroei eraginkortasunez aurre egiteko

Sarean lan egitea da, Estatu mailan edo ahal denik eta esparru zabalenean, lortu beharreko helburua gaixotasun arraroak dituzten pertsonen artatze integralaren estrategian aurrera egiteko, Jose Maria Cazalisen iritziz.

rss Ezagutzera eman
Cazalisek sarean lan egiteko beharra berretsi du gaixotasun arraroei eraginkortasunez aurre egiteko

ARGAZKIA JAITSI

Euzko Abertzaleak Taldeak Estatu Mailako Gaixotasun Arraroen Erakundea albait arinen sortzeko eskatu dio Gobernuari atzo Alfonso Alonso Osasun, Zerbitzu Sozial eta Berdintasun ministroari egindako interpelazioaren ondorioz egindako mozio baten bitartez. Erakunde hau Autonomia Erkidegoen kolaborazioarekin eta Osasun Sistema Nazionalaren bitartez sortuko litzateke, jeltzaleen eskariz.  

Estatu mailako erakunde honen helburua 2007ko otsailaren 20an Senatuko Osoko Bilkurak onartu zuen (2015eko otsailean eguneratutakoa) Gaixotasun Arraroen Ikerketa Ponentziako Txostenean jasotako helburuak bete eta eguneratzea izango litzateke; baita Osasun Sistema Nazionalaren Lurralde arteko Kontseiluak agindutakoak ere. Horrez gain, erakunde eta zerbitzu desberdinen sareko lana sustatu eta bermatuko luke, hauek publikoak zein pribatuak izanik, gaixotasun hauei aurre egiteko eta gaixoen eta haien familiartekoen bizi baldintzak hobetzeko. Azkenik, lanen artean Estatuaren eta Europar Batasunaren arteko erakunde eta zerbitzuen kolaborazioa sustatzea ere izango luke.

Cazalisek Osasun Sistema Nazionalaren transplanteen kudeaketa hartu zuen sareko lanaren adibidetzat. “Kasu bietan gaixoen salbuespen baldintza ematen da: gaixotasun arraroei dagokionez, gaixotasunaren arrarotasunarengatik, eta transplanteen kasuan, emaile eta jasotzailearen arteko bateratasunagatik. Kasu bietan banan-banan artatu behar dira salbuespenak”. Konparazioarekin jarraituz, senatariak kolaborazio esparrua zabaltzearen beharra erakutsi zuen. “Lurralde txikietara mugatuz kasu guztietarako emaileak lortu ezin diren moduan, ezin da, ez da jasangarria, gaixotasun bakoitzarentzako artatze espezializatua ematea lurralde txikietan, ez da bideragarria”, amaitu zuen.

Senatari jeltzaleak jakinarazi zuen Euzko Abertzaleak Taldean ardura sortzen duela proposamen hau egiteak Espainiako Gobernuak “Euskadiko eskuduntzei horzkada bat emateko” aprobetxatu nahi izango lukeen heinean. Bere esanetan, hau egingo balu “denon laguntza behar duten hiritar hauen kalterako baino ez litzateke izango”, dena dela “proposamena egin egiten dugu sareko lanaren balioan sinesten dugulako eta, gure ustez, gai honi aurre egiteko eta aurrera egiteko modu bakarra Estatuko osasun sistema eta zerbitzuen arteko elkarlan koordinatua delako”.

Bere erantzunean, Alonso ministroak Euzko Abertzaleak taldearen ikuspuntuarekin bat egiten duela ziurtatu zuen eta ministerioa diagnostikorako aukerak nabarmen hobetu ahal izateko lanean ari dela jakinarazi zuen, Cazalisek proposatutakoaren ildotik, “baina ez daukagu hemen azaldu ahal izateko bezain garatuta”. Alonsok onartu zuenez, “gauza ez da ezer zentralizatzea, koordinatuta lan egitea baino, elkarrekin lan egiteko potentzia bilatzea”.

Ezagutu Gure Senatariak