Prentsa Aretoa
2015/05/12
Iparragirrek beharrezkoa ikusten du lanen erritmoa eta aurreikusitako inbertsioak areagotzea AHT Euskadin eraikitzeko
Estatuko Gobernuak aurreikusi dituen inbertsioak eta lan erritmoa “ez dira nahikoak”, Maria Eugenia Iparragirreren iritziz, Euskadin abiadura handiko trena 2019an martxan izan dadin, eta horrela Sustapen ministroak hartu zuen konpromisoa bete ahal izateko.
Dena dela, Ana Pastorren esanetan, “lanak Eusko Jaurlaritzarekin batera aurkeztutako egutegiaren arabera ari dira betetzen, aurrekontu zuzkidura nahikoa dago eta lanak erritmo onean doaz; 2019an AVEa izango da Euskadin”. Sustapen ministroak teknikarien arteko elkarlanera deitu du aurreikusitako epeen inguruan sor daitezkeen zalantzak argitzeko.
Eusko Abertzaleak Taldearen zalantzak Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuetara heltzeko eraiki beharreko sarbideetan zentratzen dira, hauek “berebizikoak izan daitezke 2019ko epe horretara heldu ahal izateko”, gogoratu du bozeramaile jeltzaleak. “Bilboko sarbidean epe horretara heltzeko zailtasunak agertzen hasi dira. Bost urte geldi egon ostean, Ministerioak egitasmoa berpiztu du apirilaren bigarren hamabostaldian behin betiko bidearen diseinua egiteko lehiaketa publikoa deituz, horrela epeak betetzea posible izango delakoan. Euskadin AHT hamar urtez diseinatzen ari diren teknikariak ez datoz bat iritzi horrekin eta lanak 2017a baino lehen ez direla hasiko aurreikusten dute, baita hiruzpalau urte iraungo dutela ere”, ohartarazi du Iparragirrek.
Donostiako sarbideari dagokionez, senatariak azaldu du “sarbidearen lehen fasearekin aurrera egin behar dela, Astigarraga eta Irunen arteko bide zatian hirugarren haria eraikitzen hasi behar dela, eta Atotxako geltokien proiektua eta lanekin aurrera egin behar dela”. Gasteizi dagokionez, Bilbon bezala, beharrezkoa ikusi du “behin behineko sarbideak zehazten amaitzea, Lehen Faseko bidea hobetu, eta lanen lizitazioa azkartu, bide zati hauek toki kritikoak izan ez daitezen trenbide sarea Euskadin martxan jarri ahal izateko”.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19