Prentsa Aretoa
2015/05/13
Cazalisentzat harrigarria da Osasun Ministerioak ezezkoa ematea Gaixotasun Arraroen Estatu mailako Erakunde bat sortzeari
Euzko Abertzaleak Taldearentzat harrigarria da Osasun Ministerioak Gaixotasun Arraroen Estatu mailako Erakunde bat sortzeari ezezkoa eman izana. FEDERek azaldutako beharrizan hau Senatuan aho batez onartu zen arren, Talde Popularraren botoek ezinezko egin dute Euzko Abertzaleak Taldeak aurkeztutako mozioak aurrera egitea.
Alfonso Alonsok laster “koordinaziorako erakunde nazionala” sortuko zela iragarri zuen arren, azkenean ministro arabarraren Alderdi Popularrak ez du onartu Osasun Batzordeko ordezkari jeltzalea den Jose Maria Cazalisek Senatuan aurkeztutako interpelazioaren ondoriozko mozioa; bertan behera geratu dena.
Cazalisek Estatu mailan zein Europa mailan sarean lan egiteko beharra defendatu du, ahalik eta esparru zabalena hartzeko, bai publikoan nola pribatuan, lortu beharreko helburua gaixotasun arraroak dituzten pertsonen artatze integralaren estrategian aurrera egiteko eta gaixoen eta haien familiartekoen bizi baldintzak hobetzeko. Ordezkari jeltzalearen eskaerak, Alderdi Popularra ez beste talde guztien oniritzia jaso duenak, 2007ko otsailaren 20an Senatuko Osoko Bilkurak onartu zuen Gaixotasun Arraroen Ikerketa Ponentziako Txostenean jasotako helburuak berreskuratzen zituen, baina “Gobernuak ez ikusiarena egiten dio Ganbera honi, existituko ez balitz bezala”, gaitzetsi du. “Ez dute bete nahi onartu zutena, eta hori errespetu falta bat da: Ganberari, txostengileei, bertaratutakoei, baiezko botoa eman zutenei eta, batez ere, gaixotasun hauek sufritzen dituztenei, gure eskura dauden irtenbideak ematen ahalegindu behar garen pertsonei”.
FEDERek behin baino gehiagotan Gaixotasun Arraroen Estatu mailako Erakunde bat sortzeko beharra azaldu duen arren, eta Senatuko osoko bilkurak helburu hau sustatzeko erabakiak onartu arren, Coloma Francisca Mendiola ordezkari popularrak, jeltzaleen proposamena “ez dela beharrezkoa” iritzi dio, lan horiek gauzatzeko beste erakunde batzuk omen daudelako. Horregatik, jeltzaleen mozioari emendakin bat aurkeztu dio, Euzko Abertzaleak Taldeak onartu ez duena, horrela aurkeztutako mozioa ez onartzeko aitzakia emanez Talde Popularrari.
Cazalisen iritziz, mozioa “ez litzateke beharrezkoa izango Estatuko Gobernuak bere egunean onartu zena beteta izango balu; eta zuen emendakina onartzea orduan Ganbera honetan onartu zena baino gutxiago onartzea suposatuko luke” gaineratu dio. Horrez gain, bozeramaile jeltzaleak Mendiolari gogoratu dio berak aipatutako erakundeak hainbat elkartez osatuta daudela. “Hauek mota askotako interesak dituzte eta, honen ondorioz, askotan euren burua blokeatzen dute. Horregatik, beharrezkoa da hauek koordinatuko dituen erakunde bat sortzea, balizko blokeo horiek askatzeko”. Azkenik, gaixotasun arraroen Estatu mailako erakundeak Estatuaren eta Europar Batasunaren arteko erakunde eta zerbitzuen kolaborazioa sustatzea ere izango luke bere lanen artean.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19