Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2015/05/21

Cazalisek Orioko arrantzaleen kofradiaren antzinako eraikinaren erabilera desblokeatzea exijitu dio Estatuko Gobernuari

Senatuko Euzko Abertzaleak Taldeak Orioko arrantzaleen kofradia hartzen zuen eraikinak duen erabilera desblokeatzea exijitu dio Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioari, erabilera egokia ematea ekidinez.

rss Ezagutzera eman
Cazalisek Orioko arrantzaleen kofradiaren antzinako eraikinaren erabilera desblokeatzea exijitu dio Estatuko Gobernuari

ARGAZKIA JAITSI

Hirigunearen erdi-erdian egon arren, lurren mugatze desegoki baten eraginez, Estatuko Gobernuak itsas eta lur domeinu publikoan daudela iritzi zion. Dena dela, antzeko egoeratan Estatuko Exekutiboak egin dituen salbuespenak ikusita, Jose Maria Cazalis senatariak Orioko eraikinarekin ere jokabide berdina izan dezala exijituko dio Isabel García Tejerinari.  “Zein arrazoi du Gobernuak eraikinaren erabilera blokeatuta mantentzeko, Kosta Lege berriaren eraginez itsas eta lur domeinu publikotik kanpo utzi dituzten beste eraikin eta hirigune batzuekiko diskriminazio argia eginez?”, galdetuko du Arrantza eta Ingurumen Batzordeetako ordezkari jeltzaleak asteartean egingo den Gobernuaren Kontrolerako Osoko Bilkuran. Galdera honetan, senatariak 2013an onartutako Kosta Legeak eragingo zituen ehunka eraikin eta herri gogoratu ditu, atzeraeragintasunez hauen erabilera mugatuko litzatekeena itsas eta lur domeinu publikoan egoteagatik eta, beraz, han ezingo litzateke etxebizitzarik eraikin. Salbuespenari esker, baina, hauei ez die eragingo testu berriak, euren egoera legeztatuta geratuz.

Cazalisek kritikatu egin du Kosta Zuzendaritzak Orioko Plan Bereziaren garapena administrazioarekiko auzi-prozesu bitartez gelditu izana, bere garaian bertan etxebizitzak egitea aurreikusten duen Planari baiezkoa eman zionean, eskumena duten beste erakunde guztiek egin zuten bezala. “Ez du zentzurik; ez da aurreikusten ingurumen lehengoratzerik egitea, eraikina herri gunearen erdi-erdian dago eta, historikoa izanik, ezingo da eraitsi eta zaharberritu beharko da. Gainera, Udalak ere ingurua berrantolatu ahal izango luke”, gogoratu du EAJren ordezkariak.

Arrantzaleen Kofradiaren antzinako eraikin osoa dago Kosta Legearen eraginpean Estatuko Gobernuaren Kosta Zuzendaritzak itsas eta lur domeinu publikoko mugatzea egin zuenean eskala zabalegia eta zehaztasunik gabekoa erabili zuelako, eraikin berberaren erabilerak bitan banatuz: hiriguneari dagozkionak eta itsas eta lur domeinu publikoari dagozkionak, orain senatari jeltzaleak salatu duen arazoa eraginez.

Ezagutu Gure Senatariak