Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2015/05/26

Estatuko Gobernuak Orioko arrantzaleen kofradiaren antzinako eraikinaren erabilera zelan desblokeatu aztertuko du

Jose Maria Cazalisek egindako galderarai erantzunez, Isabel García Tejerinak Orioko arrantzaleen kofradia hartzen zuen eraikinaren erabilera desblokeatzeko “aukerarik onena aztertzeko” konpromisoa hartu du

rss Ezagutzera eman
Estatuko Gobernuak Orioko arrantzaleen kofradiaren antzinako eraikinaren erabilera zelan desblokeatu aztertuko du

ARGAZKIA JAITSI

Jose Maria Cazalis senatariak erabaki hau hartzeko exijitu dio Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen ministroari, izan ere, hirigunearen erdi-erdian egon arren, eraikin honi ezin zaio erabilera egokia eman lurren mugatze oker baten eraginez, Estatuko Gobernuak itsas eta lur domeinu publikoan dagoela iritzi ziolako bere sasoian.

Estatuko Exekutiboak egin ditu horrelako salbuespenak antzeko egoeretan, ehunka eraikin eta herriren erabilera legeztatuz, nahiz eta 2013an onartutako Kosta Legearen eraginez itsas eta lur domeinu publikoan geratu ziren. Arrantzaleen Kofradiaren antzinako eraikin osoa dago Kosta Legearen eraginpean Estatuko Gobernuaren Kosta Zuzendaritzak itsas eta lur domeinu publikoko mugatzea egin zuenean eskala zabalegia eta zehaztasunik gabekoa erabili zuelako, eraikin berberaren erabilerak bitan banatuz: hiriguneari dagozkionak eta itsas eta lur domeinu publikoari dagozkionak, orain senatari jeltzaleak salatu duen arazoa eraginez.

Ezagutu Gure Senatariak