Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2015/06/05

EAJko senatariek bertatik bertara sakondu dute Palestina eta Israeli buruz zuten ezagutzan

Jokin Bildarratz, Rut Martínez eta María Eugenia Iparragirre joan den igandetik Palestinan eta Israelen egiten ari diren bidaiaren azken egunetan daude.

rss Ezagutzera eman
EAJko senatariek bertatik bertara sakondu dute Palestina eta Israeli buruz zuten ezagutzan

ARGAZKIA JAITSI

Goi Ganbera eta Kongresuko beste ordezkari batzuk ere ari dira jeltzaleek sustatutako bisita egiten; ofiziala ez den bisita, Ekialde Hurbileko eremu gatazkatsu honetako errealitatea ezagutzeko gogoa izan duten ordezkarien borondatezkoa baizik. Hauek, ertzez beteriko errealitate konplexua bertatik bertara ezagutu nahi izan dute, etorkizunean elkarren arteko ulertzea sustatzeko.

Ordezkari politikoek eurek ordainduriko bidaira, Ester Capella (ERC), Dionisio García eta María Dolores Pan (PP), Mónica Almiñana (Entesa) eta Maria Teresa Rivero (CiU) senatariak ere joan dira, Talde Popularreko laguntzailea den Patricia Guillot, eta Amaiurgo diputatu den Jon Iñarriturekin batera. Egunotan, taldea Israel eta Palestinako parlamentuko ordezkariekin batzartu da, gatazkaren ondorioak sufritzen dituzten herrietako biztanle eta elkarteekin egoteaz gain.

Ostegunean, Hebrón herria bisitatu dute, palestinarren kontrako presio itzela bizi duen herria. Bertan kolonia honetako arduradunarekin batzartu ziren. Jardunaldi berberean espedizioa Belenen izan zen, 1948an Nazio Batuen eskutik eskualdea zatikatu zenean sortu zen AIDA errefuxiatuen eremuan, Han 6.000 eremu horietan bizi dira, 8 metro altuera duen hesi batekin isolaturik. Beste alde batetik, eta egun bakar baten arazo berberaren hainbat ertz ezagutuz, senatari eta diputatuek Holokaustoaren Museoa  ere  bisitatu zuten. Beste hitzordu batzuetan, Israelgo lehen ministroa den Bejamin Netanhayuren aholkulari batekin, edota Tel Aviveko Unibertsitateko Zientzia Politikoetako doktore den Alberto Spectorovskyrekin ere batzartu dira.

Bidaiaren egunerokotasuna ez du aldatu asteazken gauean Gazatik Israelera Islamiar Estatuaren inguruko talde salafista baten eskutik izandako bi misilen jaurtiketak, eta espedizio anitz honek eskualdeko leku adierazgarrienak ere ezagutzeko aukera izan du, Meskiten Zelaia, Acreko hiria edota Haifa hirian dagoen Beit Hagefen Zentro Arabiar-Judutarra, non arabiar eta israeldar artisten lanak ikusgai baitauden, mundu bien integrazioa sustatzea bilatzeko. Bidaia igandea amaituko da.

Ezagutu Gure Senatariak