Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2015/06/09

Euzko Abertzaleak Taldearen iritziz, Espainiako justiziak ez dio XXI. mendeko gizarteari zerbitzu ematen

Espainiako justiziaren geldotasunaren eta inpartzialtasun ezaren ondorioz, baita lege proiektuak eztabaidatzerakoan eman den kontsentsu gabeziarengatik ere, Euzko Abertzaleak Taldeak “gutxi” nota jarri dio Rafael Catalák zuzentzen duen ministerioari.

rss Ezagutzera eman
Euzko Abertzaleak Taldearen iritziz, Espainiako justiziak ez dio XXI. mendeko gizarteari zerbitzu ematen

ARGAZKIA JAITSI

Horrela jakinarazi dio ministroari Jokin Bildarratzek Goi Ganberan gaur egin den Gobernua kontrolatzeko osoko bilkuran. Euzko Abertzaleak Taldearen bozeramaileak Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak jasotako zenbait datu azaleratu ditu justiziaren geldotasuna islatzeko. Hauen arabera, 2014an jurisdikzio guztietan 2013an baino gai gehiago sartu zen arren, ebatzitakoak gutxiago izan dira. Horrez gain, aurreko legegintzaldiko azken urtearen datuak, 2011koak, Alderdi Popularraren legealdiko azken ekitaldikoekin, 2014koekin, erkatu ditu jeltzaleak, hauek “zenbaki absolutuetan zein ehunekoetan, ebatzitako gaiak gehiago izan zirela” nabarmenduz.  

Bildarratzek gogoratu duenez, Cataláren aurretik ministro izan zen Alberto Ruiz Gallardón bera izan zen, legealdiaren hasieran, Administrazioak XXI. mendeko erronkei ez ziela behar den moduan erantzuten esan zuena. Gallardonek, senatari jeltzaleak gogoratu duenez, helburu horiek betetzeko gakoak azpimarratu zituen orduan: justiziaren geldotasuna eta inpartzialtasun falta zuzentzea, eta lege proiektu guztien eztabaidan beharrezko kontsentsua lortzea. “Ehunka emendakin aurkeztu ditu Euzko Abertzaleak Taldeak eta bat baino ez zaigu onartu; eta, geldotasunari dagokionez, gaur egun 2019rako hitzorduak ematen ari dira epaiketak egiteko”. Arrazoi horiek guztiak kontuan hartuta, Bildarratzen iritziz, EAJk Justizia Ministerioari “gutxi” nota jarri dio bere eginkizuna baloratzerakoan.

Ezagutu Gure Senatariak