Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2015/06/10

Senatuko Euzko Abertzaleak Taldea, pozik Frantziako Gobernuak bere trenbide sarea Euskal Y-arekin lotzeko lanak aurreikusitako epeetan egingo dituela baieztatu duelako

Europako Batzordeak Frantziako Gobernuak bere konpromisoak bete eta trenbide sarea Euskal Y-arekin aurreikusitako epeetan konektatuko duela iragarri izana zorionez hartu du Senatuko Euzko Abertzaleak Taldeak.

rss Ezagutzera eman
Senatuko Euzko Abertzaleak Taldea, pozik Frantziako Gobernuak bere trenbide sarea Euskal Y-arekin lotzeko lanak aurreikusitako epeetan egingo dituela baieztatu duelako

ARGAZKIA JAITSI

Sustapen Batzordeko bozeramailea den Maria Eugenia Iparragirre pozik azaldu da Europako Batzordeko Garraio arduraduna den Violeta Bulc-ek egindako iragarpenarekin. Izaskun Bilbao eurodiputatuak egindako galderari erantzunez, Bluc-ek Frantziako Gobernuaren informazio ofiziala eta ekimen zehatzak dituela aipatu ditu, haiek lan hauek gauzatzeko epeekin “zalantzarik ez” dutela, eta “euren posizioa aldatu ez” dutela jakinaraziz

Informazio ofizial hau Espainiako Gobernuko Sustapen ministroak urtarrilean egindako iragarpenari gehitzen zaio. Ana Pastorrek aurreratu zuenez, Abiadura Handiko Trena 2019an izango da martxan Euskadin, Goi Ganberako Euzko Abertzaleak Taldeak hainbat aldiz egindako eskaerari jaramon eginez. “Pozik gaude Frantziako Gobernuak bere egitasmoak berretsi dituelako; orain, espero dugu Espainiakoak ere Ardatz Atlantikoa Euskal Y-aren bitartez lortzeko lanak egiteko emandako epeak betetzea, proiektu hau behin betiko sendotuta ikusteko”, iritzi dio Iparragirrek. Beste behin, EAJren ordezkariak gogoratu du talde jeltzaleak jarraipena egiten jarraituko duela Gobernuak “epeak zorrotz bete ditzan eta baita lanok berme guztiekin egin ditzan”.

Gogoratu behar da, Euskadi zeharkatuko duen trenbidea ez dela bakarrik gure herrialdearentzako onuragarria, Atlantiko aldeko Europari ere zuzeneko mesedea egingo diolako, 83 milioi pertsona baino gehiagori, hain zuzen ere.

 

Ezagutu Gure Senatariak