Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2015/06/10

Senatuko Talde guztiek Sahararen autodeterminazio eskubidearen aldeko neurriak hartzeko egin duten eskaerari muzin egin dio Talde Popularrak

EAJk aurkeztutako mozioak gainontzeko Talde guztien babesa jaso du baina Talde Popularraren gehiengoak bertan behera bota du Sahararen autodeterminazio eskubidearen aldeko neurriak hartzeko aho batez egin dioten eskaria. Alderdi Popularreko ordezkari batzuk ez dute kontrako botorik eman nahi izan.

rss Ezagutzera eman
Senatuko Talde guztiek Sahararen autodeterminazio eskubidearen aldeko neurriak hartzeko egin duten eskaerari muzin egin dio Talde Popularrak

ARGAZKIA JAITSI

Gainontzeko Talde Parlamentarioen babesa jaso arren, Alderdi Popularraren gehiengoak Estatuko Gobernuari Sahararen autodeterminazio eskubidearen aldeko zenbait neurri har zitzan eskatzeko Euzko Abertzaleak Taldeak aurkeztutako mozioa bertan behera bota du. Talde Popularreko zenbait ordezkarik, batez ere kanariarrek, euren formazioaren ikuspuntuarekin duten desadostasuna agertu dute botazio garaian aretotik kanpo irtenaz edo bozkatu gabe geratuz.

Iñaki Anasagastik aurkeztutako mozioak Gobernuari Sahara okupatzeko 1975eko azaroan Marokok sustatutako "Martxa Berdea" delakoaren benetako historia azaltzeko dibulgazio plan bat presta zezan eskatzen zuen. Bere baitan, 1975eko abenduaren 10ean herri sahararraren autodeterminazio eskubidearen ariketa ahalbidetzen duen Nazio Batuen 3458 B Erresoluzioa onartu arren, gaur egun egoera konpondu barik zelan jarraitzen duen ere agertzea eskatzen zuen.

Datorren azaroan berrogei urte beteko dira Sahara, Maroko eta Espainiako historian une garrantzitsu bat markatu zuen ekintza gertatu zenetik eta, 2015-2016 biurtekoan Estatu espainiarra Nazio Batuetako Segurtasun Batzordearen presidentzia izango duela aprobetxatuz, Anasagastik Gobernuari eskatzen zion instrukzioak eman ziezazkiola Segurtasun Kontseiluan ordezkari izango duenari Erresoluzioa bete dadila bertan plantea zezan eta, baita ere, lan egin zezala Frantzia, Maroko eta Nazio Batuetako Segurtasun Batzordea osatzen duten gainontzeko herrialdeekin berau aurrera eramateko.

“Badakigu Alderdi Popularra oposizioan zegoenean ikur moduan erabiltzen zuela Saharako gaia ez zela adabaki batekin konpondu behar, baizik eta Saharako herriarentzat autodeterminazioa eskubidea betearaziz”, zirikatu du senatari jeltzaleak, popularrek sentsibilitate hori bozketan izango ez zutela aurreikusiz. Honako honetan, Alderdi Popularreko ordezkariak arrazoi burokratikoak erabili zituen ekimenaren kontrako jokabidea argudiatzeko. Jeltzaleen ekimenak Mendebaldeko Saharako lurretan bizi den populazioaren giza eskubideen beharrak ere kontuan hartzen zituen bere mozioan.

Ezagutu Gure Senatariak