Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2015/06/16

Anasagasti, xenofobia eta bazterketaren aurkako parlamentu arteko foroan

Iñaki Anasagastik xenofobia eta bazterketarekin amaitzeko asteon senatuko egoitzan antolatu den parlamentu arteko foroan parte hartu du. Ekimen hau Afromadrid 2015 Mundu Mailako Mintegiaren barruan kokatzen da, hain zuzen ere, aurten hasi eta 2024ko abenduaren 30era arte luzatuko den Afrikarren ondorengoen Nazioarteko Hamarkadaren lehen ekimen handia izango da.

rss Ezagutzera eman
Anasagasti, xenofobia eta bazterketaren aurkako parlamentu arteko foroan

ARGAZKIA JAITSI

‘Afrikarren ondorengoen herrien eta diasporaren garapen, justizia eta onarpenaren aldeko baloreetan hezi’. Horixe da ekainaren 15etik 19ra bitartean mundu osoko parlamentariek baliatuko duten gaia bazterketa eta xenofobiarekin amaitzeko ekimenak aurkezteko; gainera, Afrikarren ondorengoen gaia landuko dute hiru egunetan zehar hainbat adituk mintegi eta mahai inguruetan; eta, azkenik, goi mailako bilera egingo dute nazioarteko erakunde eta gobernu zein talde diplomatikoetako ordezkariek.

Jeltzaleen Kanpo Harremanetako Batzordeko bozeramaileak Senatuko lehendakari orde Juan Jose Lucasekin eta Juan Andres Tovar senatariarekin batera hartu du hitza saioan. Anasagastik Giza Eskubideen Nazioarteko Adierazpena izan du hizpide: “Teoria badugu, hau betetzea baino ez da falta” utzi du agerian. “Lan hori Gobernuei dagokie”, gehitu du.

Aipatutakoez gain, beste hainbat partaide izan dira foroan: Epsy Campbell, Costa Ricako Acción Ciudadana alderdiko diputatua; Doudou Diene, Nazio Batuetako kontu hartzailea; Hilary Berkles, West Indian unibertsitateko erretorea; eta Beneditta Da Silva, diputatu brasildarra, besteak beste. Guztiek Afromadrid ekimeneko helburuak, foroaren leloan jasotako helburuak, bete ditzatela eskatu diete Gobernu eta nazioarteko erakundeei.

 

Ezagutu Gure Senatariak