Prentsa Aretoa
2015/06/19
Jose Maria Cazalis birziklapenarekin lotutako instalazioak ikuskatzen joan da Alemaniara Senatuko zenbait kiderekin
Alemanian plastiko ontziak gorde eta itzultzeko erabiltzen duten sistema bertatik bertara ezagutzea da Senatuko ordezkariak Ipar Renania-Westfalia eskualdera asteon egiten ari diren bidaiaren helburua.
Jose Maria Cazalis ere bertan da, hondakinen inguruko hainbat gairen ebaluazioa eta betetako helburuen analisia, zein Europako Batasunaren Ponentzian Euzko Abertzaleak Taldeko ordezkari moduan.
Alemaniak 15 urteko esperientzia du plastikozko botila, beira eta latetan saltzen diren produktuen prezioei fidantza ezartzerako sisteman, ondoren hauek batzeko egokitutako tokietan itzultzen den fidantza. Senatari jeltzalearen arabera, “sistemak, zalantza barik, abantailak ditu, besteak beste birziklapena sustatzen duela edota material hobeak lortzen dituela, hauek ez direlako nahasten kalitate gutxiagoko hondakinekin eta, horregatik, balio gehiago dute eta gehiago ordaintzen dira”. Dena dela, balorazio hobe hau kaltegarria ere izan daiteke. “Batzeko sistema desorekatu egiten du, gainontzeko hondakinek balio eta interes gutxiago dutelako Gestiorako Sistema Integratuko enpresentzako. Hori dela eta, erakundeek eta, ondorioz, herritarrek kostu handiagoari egin behar diote aurre hauen tratamendua egiteko. Horrela, erabiltzaileak bitan ordainduko luke: batetik, ontzia itzuliko ez balu galduko lukeen fidantza ordaintzerakoan, eta bestetik balio gutxiagoko hondakinak tratatzeko zerga gehiago ordaintzerakoan”. Senatari jeltzaleak beste era bateko desabantailak ere ikusten dizkio prozedura honi: “Dendek makinak erosi edo ontzientzako biltegia izan behar dute eta, gainera, fidantzaren ordainketa aurreratu behar dute Gestiorako Sistema Integratuko enpresek itzuli bitartean”.
Cazalis jeltzaleaz gain, delegazioan Batzordeko presidentea den Maria Jesus Ruiz, Talde Sozialistako Miguel Fidalgo, Entesako Joan Saura, Gorte Nagusietako letratua den Alejandro Rastrollo, eta Kanpo Harremanetako Eduardo del Vas ere joan dira.Egunotan hainbat bisita egiten ari dira: erabilera bakarreko zein berrerabilerarako ontziak modu automatikoan batzeko guneak (Penny, Kaufland eta Lidl supermerkatuak; eta Aral gasolindegia), berrerabilitako ontzietan dauden edarien merkatu bat, Rhenus enpresako instalazioak (eskuz batu diren ontziak baliotzeko gunea eta birziklatzeko gunea) eta ontziak batzeko makinak egiten diren Tomra enpresaren lantegia.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19