Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2015/06/19

Greziak Europan sortu ahal duen egoera aurreikusiz, Euzko Abertzaleak Taldeak zein kontingentzia plan prestatu duen galdetuko dio Rajoyri

Euzko Abertzaleak Taldeko bozeramaile den Jokin Bildarratzek Grezia eta Europako Batasunaren arteko negoziazioek kale eginez gero Estatuko Gobernuak zein kontingentzia plan duen galdetuko dio Rajoyri.

rss Ezagutzera eman
Greziak Europan sortu ahal duen egoera aurreikusiz, Euzko Abertzaleak Taldeak zein kontingentzia plan prestatu duen galdetuko dio Rajoyri

ARGAZKIA JAITSI

Ordezkari jeltzaleak asteartean, ekainak 23, Goi Ganberan egingo den Gobernua kontrolatzeko osoko bilkuran egin ahal izango dio galdera hau Gobernuko presidenteari.

Bestalde, Sustapen batzordeko ordezkari jeltzaleak arloko ministroa den Ana Pastorri zuzenduko dio bere galdera. Maria Eugenia Iparragirrek Sustapen sailak Forondako aireportua eguneko 24 orduetan martxan izan dadin beharrezko kalifikazioa berreskura dezan zein erabaki hartu behar dituen galdetuko dio Pastorri.

Horrez gain, Euzko Abertzaleak Taldeak hirugarren galdera bat ere egin ahal izango du, aurreko osoko bilkuran Iñaki Anasagastik luzatu behar zuena atzeratuta izan  ostean. Senatari jeltzaleak Afrikarako Marshall Planaren antzeko ekimenen bat egin dezan Europar Batasunari eskatuko dion galdetuko dio Estatuko Gobernuari, kontinente hartatik ematen ari den immigrazio jendetsua ikusita.

Gaiekin jarraituz, osoko bilkuran Rut Martinezek azken plenoan aurkeztu zuen Interpelazioaren ondoriozko Mozioa ere eztabaidatuko da. Senatariak Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeekin elkarrizketa eta kontsentsua berreskuratzeko neurriak hartzeko exijituko dio Estatuko Gobernuari. Aurreko osoko bilkuran, Martinezek eskumenak urratzeko aukerarik txikiena ere ez galtzea egotzi zion Alderdi Popularraren Gobernuari eta krisi ekonomikoaren aitzakiarekin birzentralizatzeko egiten duen politika sistematikoa gaitzetsi zuen.

Osoko Bilkuran hainbat Lege Proiektu ere eztabaidatuko dira: Polizia Nazionalaren Langile Erregimenaren Lege Organikoa; Babes Zibileko Sistema Nazionalarena; Mendietako 43/2003 (azaroaren 21ekoa) Legea aldatzen duena; Botere Judizialaren 6/1985 (uztailaren 1ekoa) Lege Organikoa aldatzen duena; eta Eurojusten Espainia kide nazionala izateko estatutua, jurisdikzio gatazkak, nazioarteko lankidetzarako sare jufizialak eta Atzerrian Justizia Ministerioaren menpeko langileak arautzen dituena.

Ezagutu Gure Senatariak