Prentsa Aretoa
2015/06/23
Anasagastik Europatik Afrikara zuzentzen diren laguntzak koordinatzeko elkarlanerako plan bat eskatu du
Elkarlanerako plan honek, “Marshall Planaren antzeko zerbait”, senatariak aipatu duenez, immigrazio jendetsua eragiten duten arrazoien muinera heltzea bilatuko luke.
Iñaki Anasagastik Afrikako herrialdeei laguntza emateko Europar Batasuneko estatuen arteko koordinazioa sustatzea eskatu dio Estatuko Gobernuari. Elkarlanerako plan honek, “Marshall Planaren antzeko zerbait”, senatariak aipatu duenez, immigrazio jendetsua eragiten duten arrazoien muinera heltzea bilatuko luke. “Jendeak zerbaitengatik egiten du ihes: gose delako edo beldur delako”, gogoratu du.
2005ean plan bat jarri zen mahai gainean Europa mailan: ‘Afrikako garapena azkartuko duen itun baten aldeko estrategia europarra’ zuen izena. Hango helburuak ez dira oraindik garatu eta Bruselak Afrikarekiko 26 politika desberdin zenbatu ditu Europar Batasuneko estatuen artean. “Gizarte kohesioa, jasangarritasuna eta ingurumen eta nazioarteko politiken aldeko sistema garatu behar da, eta Europar Batasuneko kideen arteko koordinazioa”, proposatu du.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19