Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2015/06/23

Iparragirreren iritziz, Espainiako aireportu sistema “kontrol politikorako eta lurralde politikarako tresna da”

Senatari jeltzaleak Forondarako H24 baimena eskatu du baina Ana Pastorren ezezkoa jaso du; Sustapen ministroak iragarri duenez, aireportuaren ordutegia zabalduko da gidarien eskolarako, hegaldi pribatuetarako eta aerokluberako.

rss Ezagutzera eman
Iparragirreren iritziz, Espainiako aireportu sistema “kontrol politikorako eta lurralde politikarako tresna da”

ARGAZKIA JAITSI

Euzko Abertzaleak Taldeko Sustapen Batzordeko bozeramailearentzat, gaur egun Espainiak duen aireportu sistema “kontrol politikorako eta lurralde politikarako tresna indartsua da”, Estatuak, Sustapen ministerioa eta Aenaren bitartez, modu zentralizatzailean erabiltzen duena.

Horrela zuzendu zaio Maria Eugenia Iparragirre Ana Pastor ministroari Forondako aireportua eguneko 24 orduetan martxan izan dadin beharrezko kalifikazioa berreskura dezan zein erabaki hartu behar dituen galdetu dionean; baina Pastorrek horretarako aukerari ezezkoa eman dio. Iparragirreren iritziz, sareko funtzionamendu honek eta orain arte gauzatu den ordutegi atalen eta tasen politikek  “garraio sisteman aireportu bakoitzak duen papera zehazteko balio izan dute eta balio dute, Forondan gertatzen den bezala; horren bitartez zehazten da zeinek duen lehentasun politikoa”.

Sustapen ministroaren iritziz, Forondak gaur egun duen ordutegia egokiena da aireportuak duen trafiko eskaerarako. “Zalantza barik, aireportuak gaur egun duen ordutegia ez da inolako oztopoa bere erabilgarritasunarentzat”. Honekin batera, Pastorrek erabilera mugaturako aireportuak duen ordutegia 8:00etatik 16:00etara zabalduko dela iragarri du. Erabilera mugatu  hori gidarien eskolak, hegaldi pribatuek eta aeroklubak egiten dute.

 

 

Ezagutu Gure Senatariak