Prentsa Aretoa
2015/06/26
Estatuko Kultura Idazkariak Estatuko Gobernuak Donostia 2016 proiektuarekiko konpromisoa berretsi du, ministroa aldatu arren
Maria Eugenia Iparragirrek Jose Ignacio Wertek honen inguruan hartu zuen konpromisoaz galdetu dio Jose Maria Lassalleri, haren ordez Iñigo Méndez de Vigo jarri ostean Hezkuntza, Kultura eta Kirol ministerioaren buru.
Jose Maria Lassalle, Estatuko Kultura Idazkariak ziurtatu duenez, Estatuak Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburua proiektuari Wert ministroak azaldu zion babesa ematen jarraituko du ministroa aldatu arren. Iñigo Mendez de Vigo heldu denez Hezkuntza, Kultura eta Kirol ministeriora Wert ordezkatzeko, Maria Eugenia Iparragirrek ministro zenak publikoki azaldu zuen konpromiso horren inguruan galdetu dio Estatu Idazkariari eta honek berretsi egin du postura hura. “Estatuaren aldetik Estatu-proiektu bezala hartzen dugun egitasmoa babesteko konpromiso instituzional bat dago”, jakinarazi du.
Senatari jeltzaleak Donostiako Udaleko eta Gipuzkoako Foru Aldundiko agintari berriek ministerioarekin elkarlanean aritzeko duten borondatea gogoratu dio. “Erakunde bakoitzean agintean nor dagoen kontuan hartu gabe, batera ekin behar diogu eta aurrera egin; ez dago minutu bat ere galtzeko”, ohartarazi du.
Wert ministro zenean azaldu zuen posizioa berresteaz aparte, Lassalle pozik azaldu da antolaketa lanaz arduratzen den Fundazioan dauden Gipuzkoako erakundeetako agintari berriekin, “gauzak bere onera etortzen ari direlako”. Bere esanetan, “aurreko etapako kudeatzaileek ez zituzten betetzen erakundeen arteko gutxieneko leialtasun baldintzak; proiektuak eraginkortasunez garatzeko baldintzak; edota gertaeren aurrean edo fundazioko lanetan serio aritzeko baldintzak. Gure ustez, egoera horiek desagertu dira”.
Halere, ekitaldia diruz babes dezaten enpresak erakartzeko pizgarri fiskalen beharrizana azpimarratu du berriz ere Estatuko Kultura Idazkariak. “Proiektua bideragarria izan dadin oinarrizkoa da”. Lassalle arduratuta agertu da “gaur egun ez garelako gauza izan arlo pribatuko ekarpenak suspertzeko, egitasmoa bideragarria izan dadin”. Lan hau Donostia 2016 egitasmoa zuzentzen duen fundazioari dagokio eta honi “pizgarri fiskalak suspertzeko prozesua ahalik eta eragingarriena izan dadin laguntza eta babes osoa” eskaini dizkio Estatu Idazkariak.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19