Prentsa Aretoa
2015/07/07
Anasagastik Marokon justifikazio gabe egiten diren atxiloketak ekiditeko esfortzua eskatu du
Iñaki Anasagastik esfortzu bat eskatu dio Kanpo Gaietarako ministroari Marokon justifikaziorik gabe egiten diren atxiloketen inguruan dauden gabezi demokratikoei aurre egiteko.
Senatari jeltzaleak Nazio Batuen kontu hartzaile bereziak egindako txosten “lazgarria” aipatu du, Aaiungo agintariek tortura eta tratu txarrak erabiltzen omen dituztela aipatzen duena aitorpenak lortzeko helburuarekin. Horregatik, Jose Manuel Garcia Margallori Estatu espainiarra 2015-2016 biurtekoan Nazio Batuetako Segurtasun Batzordearen presidentzian izango dela aprobetxatu dezala eskatu dio zentzu honetan doazen aldeko erabakiak har daitezen.
Senatuan Kanpo Gaietarako Batzordeko bozeramaile jeltzaleak sentiberatasun berezia eskatu dio ministroari egoera honen aurrean, “Sahararena Espainiak gainditu gabe duen gaia delako”, are gehiago gaur egun, “Espainiako hainbat familiatan neska-mutil saharar dagoenean”.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19