Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2015/07/08

Jokin Bildarratzen iritziz, Talde Popularrak parlamentua “oztopatu eta baliogabetzen” du legeak egiterakoan duen jokabidearekin

Ziurtatu duenez, Justizia Administrazioaren eta Errolda Zibilaren Esparruan egiten ari den Erreforma Administratiboan ez du emendakin bat ere onartu PPk Estatuko Gobernuak zenbait arau uztailaren 15ean indarrean jartzea aurreikusten duelako

rss Ezagutzera eman
Jokin Bildarratzen iritziz, Talde Popularrak parlamentua “oztopatu eta baliogabetzen” du legeak egiterakoan duen jokabidearekin

ARGAZKIA JAITSI

Talde Popularra “parlamentua oztopatu eta baliogabetzen ari da, argi eta garbi”, Senatuko Euzko Abertzaleak Taldeko bozeramailea den Jokin Bildarratzen arabera. Justizia Administrazioaren eta Errolda Zibilaren Esparruan egiten ari den Erreforma Administratiboaren eztabaidan azaldu du Bildarratzek gehiengo osoa duen Taldeak azaltzen duen jokabidearekiko kexa, testuari aurkeztu zaizkion ehunen bat emendakinetatik bakar bat ere ez dutelako onartu.

Bildarratzek bere hitzaldian aurreratu du zein den emendakin bat ere ez onartzearen arrazoia, “zenbait arau uztailaren 15ean indarrean jarri behar direlako eta, jakina, ezin ditugu hemen onartu eta Kongresura itzularazi”. Senatari jeltzaleak azpimarratu duenez, hori gertatuko balitz “ez lirateke beteko Gobernuaren beharrizanak, Justizia Ministerioaren beharrizanak”. Hori dela eta, bere iritziz, gehiengo osoa duen taldea “botere legegilearen, demokraziaren oinarria eta espiritua bortxatzen ari da”.

Gobernuak ezartzen dituen epeak betetzeko beharraren adibide moduan, onartutako testuak “Eusko Jaurlaritzako eta Estatuko Osasun Sailek adostutako arauak ere” ez dituela jasotzen jakinarazi du Bildarratzek. Goi Ganberako Justizia Batzordean subrogatutako amatasunaren inguruan aho batez onartutako akordioak ere gogoratu ditu, testu berrian baztertuta geratu direnak. “Hau Senatua guztiz baliogabetzea da. Zer egiten dugu hemen?”, galdetu dio bere buruari.

Talde Popularraren jarrera agerrarazteko, bozeramaile jeltzaleak “inolako kalterik” sortuko ez lukeen aspektu bat sartzea proposatu du jaioberrien identifikazioa ziurtatzeko neurriak jasotzerakoan. Hain zuzen ere, 46. artikuluaren arabera jaioberriaren oin-markak eta amaren hatz-markak agiri berean jasotzea agertuko da aurrerantzean, eta EAJk testu bat gehitzea eskatu du: “Aurrerapen teknologikoek aukera ematen duten heinean, fidagarritasunik handiena bermatuko lukeen beste edozein prozedura erabiltzeko aukera ere jasotzea”. Honen helburua, gaur egun zenbait autonomia erkidegotan jarraitzen diren prozedurak jasotzea izan da, “urte batzuetarako baliagarria izan behar duen lege bat osatzen ari garenean mugatu ezin ditugun prozedurak”. Dena dela, Alderdi Popularrak ez du aukera hau ere kontuan hartu.

Ezagutu Gure Senatariak