Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2015/09/01

Euzko Abertzaleak Taldeak eskatuta, Catalá Eroritakoen Haranean baimenik gabe hilobiratutakoen familiartekoekin izango da

Iñaki Anasagastik Justizia Ministroaren konpromisoa lortu du Eroritakoen Haranean baimenik gabe hilobiratutakoen familiartekoak, Asociación de Familiares Pro Exhumación de los Republicanos del Valle de los Caídos elkarteko partaideak hartzeko.

rss Ezagutzera eman
Euzko Abertzaleak Taldeak eskatuta, Catalá Eroritakoen Haranean baimenik gabe hilobiratutakoen familiartekoekin izango da

ARGAZKIA JAITSI

Senatuko Euzko Abertzaleak Taldeko kideak aipatutako taldearen gogoetak eraman ditu Goi Ganberara. Talde honek urteak daramatza derrigorrean desagerrarazitako hurkoen gorpuzkiak berreskuratzeko asmoz, eta haientzako egi, justizia eta erreparazio eskaerak egiten, “Gobernuak kontuan hartu ez dituenak”, idatzi baten bitartez azaldu dutenez, “nahiz eta behin eta berriz zuengana jo dugun”.

Gobernuari kontrola egiteko bilkuran egindako galderan, senatari bizkaitarrak bere egin ditu talde honek egindako aldarrikapenak, izan ere, “zuek beti dituzue ateak itxita eta familiartekoen beharrak ez dira betetzen”, aurpegiratu dio ministroari. Rafael Catalá prest agertu da haiei  “adituek esan dituztenak azaltzeko, une honetan gorpuzkiak banan-banan ateratzea ezinezko egiten duela pentsarazten dizkigun azalpenak”.

Anasagastik jakinarazi duenez, Eroritakoen Haranean baimenik gabe lurperatutako pertsona hauen familiartekoek epaitegietara jo dute gai honekin, eta gaia tramitera onartu dute. “Zuk badakizu bide judiziala oso geldoa dela, eta gai hau azkartuko bazenute berehalako irtenbidea izango luke”. Anasagastik irtenbidea bost urtez atzeratuko lukeen bide judizial hau saihestuko lukeen irtenbidea bilatzea eskatu dio ministroari. “Gorpuzkiak hilerrira eraman eta han omentzea baino nahi ez duten adineko pertsona asko dago”, gehitu du.

Gainera, EAJko senatariak Espainian desagertutako 150.000 pertsona ingururen arazoa konpontzeko Estatuak izenpetutako nazioarteko itun eta akordioak betearaztea eskatu dio   Gobernuari, talde honen eskaera bere eginez. Haien berbak erabiliz, iritzi dio “ulertezina da Espainiako Gobernuak derrigorrean desagerrarazitako pertsonek egia, justizia eta erreparaziorako dituzten eskubideak bermatzeko beharrari behin eta berriro lepoa ematea, nazioartetik behartuta izan arren”. Nazio Batuetako derrigorrezko desagertzeetarako lan taldeak egindako gomendio hauek “ez ditu kontuan izan” Gobernuak.

Ezagutu Gure Senatariak