Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2015/09/02

EAJk Europar Batasunak atun-ontzien lehiakortasuna hobetzeko neurriak mantendu ditzan eskatzea exijitu dio Espainiako Gobernuari

Jose María Cazalisek Arrantzu Ministroari gogoratu dio badaudela bideak langileen PFEZ gutxitzeko, baita enpresek Sozietateen Zerga eta Gizarte Segurantzan ordainketa gutxiago egiteko. Senatariak egungo euskal atun-ontzien etorkizuna arriskuan dagoelaohartarazi dio Garcia Tejerinari.

rss Ezagutzera eman
EAJk Europar Batasunak atun-ontzien lehiakortasuna hobetzeko neurriak mantendu ditzan eskatzea exijitu dio Espainiako Gobernuari

ARGAZKIA JAITSI

Jose Maria Cazalisek Europar Batasunak atun-ontzien lehiakortasuna hobetzeko neurriak har ditzan eskatzea exijitu dio Nekazaritza, Arrantzu eta Elikadura ministroari, horretarako Batasuneko zuzentarauek ahalbidetzen duten bide berriak erabiliz. Isabel Garcia Tejerinak senatari jeltzalearen iradokizunak onartu eta proposatutako bideak lantzeko konpromisoa hartu du.

EAJko  senatariak gogoratu duenez, Espainiako Gobernuak sektore honen PFEZ %50 gutxitzea onartu eta Aldizkari Ofizialean argitaratu zuen, nahiz eta ezin izan duen aplikatu dagokien Europako erakundeetan ez delako horretarako eskaririk egin. “Salbuespenak egiteko eskaerak 2014an amaitzen ziren eta orain zailagoa da. Dena dela, zuzentarau berrien 5.7. artikuluak ahalbidetzen du salbuespen horiek egitera”, azaldu du senatariak. “Euskal marinelen PFEZ gutxitzearekin bakarrik, hauek 5 milioi euro gutxiago ordainduko lukete urtean (Estatu osoan, 8 milioi euro). Euskal Ogasunak aurreikusita du eta prest dago, baina ezin du aplikatu Europako Batasunaren baimenik gabe”.

Hirugarren aldiz ekarri du Ganberara gai hau Euzko Abertzaleak Taldeak, Alderdi Sozialistak landu ez zuen gaia eta Alderdi Popularrak ere gauzatu ez duena. Honakoan, Europar Batasuneko ur-eremuetatik kanpo arrantzan aritzen diren Espainiako bandera duten arrantzu ontzien lehiakortasuna bermatzeko laguntza sorta osoa berehala martxan jartzeko neurrien inguruan galdetu dio senatariak Garcia Tejerinari. Izan ere, langileentzako onuragarria izango zen aipatutako neurriaz gain, hauek sektorean lan egitera animatuz, Cazalisek enpresen lehiakortasuna hobetuko luketen beste neurri batzuk ere mahai gainean jarri ditu. “Sozietateen zerga eta Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko kotizazioak gutxitu daitezke; bere garaian %90eko murrizketa aipatu zen, enpresen kosteak asko gutxituz”, argitu du senatari bizkaitarrak.

Egungo legedia euskal atun-ontzientzako kaltegarria da: lehenengo eta behin, Gobernuak bere egin duelako Galiziako zenbait kontserba-enpresek Europar Batasunarekin akordiorik ez duten herrietatik atun trontzoak arantzelik gabe Europan sartzeko kuota 20.000 tonatik 30.000 tonatara gehitzeko egindako eskaera; gainera, euskal ontzientzako konpetentzia zuzena diren ontziak arrantzatutako atuna, hain zuzen ere. Horri gehituz gero 2011tik hona atunaren prezioa %53 jaitsi dela, “euskal arrantzu ontziak arriskuan daude. Haien emaitzak hobetzeko ezer ez bada egiten, egoerak txarrera egingo du”.

Ezagutu Gure Senatariak