Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2015/09/03

EAJk proposatuta, Prozedura Kriminalaren Legean atxilotuen inkomunikazio aldia gutxitzea erabaki du Senatuko Osoko Bilkurak

Atxilotutako pertsonak inkomunikatuta mantentzeko aldia hiru egunetan gutxitu da, Espainiako Gobernuak Senatura bidalitako proposamenarekin alderatuta, Senatuko Euzko Abertzaleak Taldeak aurkeztutako emendakinaren ondorioz.

rss Ezagutzera eman
EAJk proposatuta, Prozedura Kriminalaren Legean atxilotuen inkomunikazio aldia gutxitzea erabaki du Senatuko Osoko Bilkurak

ARGAZKIA JAITSI

  • EAJk proposatuta, Prozedura Kriminalaren Legean atxilotuen inkomunikazio aldia gutxitzea erabaki du Senatuko Osoko Bilkurak
    2015/09/03

    ARTXIBOA JAITSI

Prozedura Kriminalaren Lege proiektuak isolamendua beste hiru egun gehiagotan luzatzeko aukera eskaintzen zien epaile eta auzitegiei talde armatu, erakunde terrorista edo haiekin loturak lituzketen presoen kasuetan, baina azken luzapen hori ezabatu egin da testutik eta isolamendu aldia gehienez hamar egunekoa izan ahalko da.

Rafael Catalá eta bere taldearekin zein Alderdi Popularreko ordezkariekin izandako bileren ondorioz lortutako hobekuntza hau lortu arren, Euzko Abertzaleak Taldeko senatariek abstentzioa eman dute testuaren bozketan, Talde Popularrak ezarritako epeak oraindik ere gehiegizkoak direla irizten diotelako.

Honez gain, EAJren Taldeak zortzi emendakin aurkeztu dizkio lege proiektuari, batez ere giza eskubideen errespetuaren aldekoak. Horien artean, eta Espainiako Gobernuak aipatutako inkomunikazio aldia lan egiteko tresna moduan ikusten duela “ulertuta baina horrekin ados egon gabe”, Justizia Batzordeko jeltzaleen bozeramaileak gogoratu du bertan tarte ilunak ere sortzen direla; horregatik, bertan irudia eta soinua grabatzeko tresnak jar ditzatela proposatu du “espazio ilun horiek ez daitezen ilunak izan”, Nazio Batuek eta nazioarteko bestelako erakunde batzuek eskatzen duten bezala. Halere, Talde Popularrak ez du onartu proposamen hau. “Gustatuko litzaidake azal dezatela zergatik; denentzako onuragarria izango litzateke: atxilotutakoaren zein funtzionarioaren segurtasuna bermatzeko”. 

Ezagutu Gure Senatariak