Prentsa Aretoa
2015/09/08
Anasagastik Indiako ozeanoan ari diren atun-ontziei segurtasun pribaturako laguntzak ordaintzea exijitu dio Gobernuari
Euzko Abertzaleak Taldeak Indiako Ozeanoan aritzen diren atun-ontziei segurtasun pribatua kontratatzeko Estatuko Administrazio Orokorretik agindutako diru laguntzak ordaintzea eskatu dio Gobernuari.
Iñaki Anasagastik Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura ministroari gogoratu dionez, agindutako laguntza hauek berreskuratzea inoiz baino beharrezkoagoa da arloaren egoera zein den kontuan hartuta.
Senatari jeltzaleak enpresen ardura eraman du Goi Ganberara, izan ere, gastu hauek atunen prezioen jaitsierarekin batera heldu dira, batzuetan %80ko jaitsiera ere izan denean. Anasagastiren iritziz, “ekonomiak izan berri duen hobekuntzarekin Espainiako Gobernuak industria honi laguntzeko esfortzu bat egin ahal du aurrekontuetan; munduan erreferentzia eta lider den enpresa jardueran berriz inbertitzen duela erakutsi duen industria, erbestetik inbertsio kopuru handiak erakarri dituena eta osagaien industria, eta osagaien industriak ere erreferentzia eta lider izan daitezen.
Aipatutako diru laguntzak, Atalanta Operazioa izenekoa martxan jarri zenean sortu ziren, Europako Batasunaren indarrek bi helbururekin aurrera eraman zuten operazioa: Somaliara giza laguntza eramaten zuten munduko elikagaien programako ontziak babesteko, eta herrialde horren kostaldearen aurrean ematen ziren pirata eta lapurren jarduerak uxatzeko. Estatuko Gobernuak armadoreei ekintza honek suposatzen dien gastuaren %25 ordaindu behar zuen, Eusko Jaurlaritzak Autonomi Erkidegoko ontzien kasuan ordaindu behar duen portzentaje berbera. 2015erako euskal sektoreak 5.216.234,20 euroko gastua aurreikusi du atun ontzi eta hauei laguntza ematen dieten ontzien segurtasun pribatua ordaintzeko. “Eusko Jaurlaritzak %25 hori aurreikusi du; Espainiako Gobernuak beharrak ditu baina ez da betetzen ari”, azaldu du Anasagastik.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19