Prentsa Aretoa
2015/09/08
Iparragirrek elkartasunerako deia egin du giza tragedia negargarriaren aurrean
Maria Eugenia Iparragirrek Europako Batasunera heltzen ari den errefuxiatu andanaren “giza hondamendi eta larritasunaren aurrean neurria eman dezagun, solidarioak” izatera deitu du.
Estatuko Exekutiboko ordezkariei luzatu dien galderan, Euzko Abertzaleak Taldeko senatariak erabakiak hartzea exijitu du, “lehenago hartu izan ez ziren erabakiek, Lampedusan duela hiru urte emandako egoeraren aurrean gertatu bezala, azken hileotan bizitzen ari garen krisi handi hau ekarri dute”, gogoratu du.
Egoeraren zailtasunaren aurrean, senatari irundarrak egoera honen inguruko politika komun eta integratua egin dezala eskatu dio Europako Batasunari, eta solidaritate hau “herrialde hauek garatzeko laguntzarekin” ere osatzeko. Izan ere, “munduan ezegonkortasun eta biolentzia eremurik handienarekin mugakideak gara”. Ordezkari jeltzalearen iritziz gertaera hauen aurrean erabakirik ez hartzeak “bizitzen ari garen antzeko egoerak hamarkadatan zehar izaten jarraitzea” ekar lezake ondorio moduan, horregatik, jatorrizko herrietan kooperazioan eta bake eta segurtasuna sustatzean oinarritutako politika komuna egiteko interbentzio globala egitea proposatu du. “Kezkatu behar gaitu, gainera, gerra eta terrorismoak jota herri asko sufritzen ari denaren dosi txiki bat baino ez delako”, hausnartu du.
Senatariak “oraintxe bertan” erabakiak hartzea eskatu du, arloko konferentzia eta batzarretan: “Beharrezkoa da gauza batzuk zehaztea: kuota, autonomia erkidegoen betebeharra, eman beharreko pausoak; izan ere, Estatuaren eskuduntzakoak diren neurri batzuk, bigarren urrats baten integratu behar direnean, autonomia erkidegoei edo beste erakunde batzuei dagokie ardura”, azaldu du.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19