Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2015/09/09

Euzko Abertzaleak Taldeak koherentzia eskatu dio Espainiako Gobernuari euskal erakundeekiko harremanetan

Euzko Abertzaleak Taldeak Autogobernuaren Ponentziarako Euskal Herriko Alderdi Popularrak eskatu zizkion txostenak bidaltzea eskatu dio Espainiako Gobernuari.

rss Ezagutzera eman
Euzko Abertzaleak Taldeak koherentzia eskatu dio Espainiako Gobernuari euskal erakundeekiko harremanetan

ARGAZKIA JAITSI

Interpelazioaren Ondoriozko Mozio baten bitartez egin du, eta bertan Jokin Bildarratzek Rajoyren Gobernuari koherentea izatea eta Euskal Autonomia Erkidegoko transferentzien egoeraren inguruko txostena bidaliz euskal erakundeekin kolaboratzeko eskatzea galdatu dio Senatuari. Mozioan, ordezkari jeltzaleak Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutua bere osotasunean bete dezan ere exijitu dio Exekutiboari, “eskualdatzeke dauden gaiak Eusko Legebiltzarrak, Euskadiko Alderdi Popularraren aldeko botoarekin, onartutako agirian agertzen dira”.

Atzoko osoko bilkuran, Bildarratzek “desleial eta ardura gabe” jokatzen duela egotzi zion Estatuko Gobernuari Eusko Legebiltzarra egiten ari den Autogobernuaren Ponentziari dagokionez eta baita Konstituzioaren erreforman ere. Ordezkari jeltzaleak Euskal Autogobernurako garrantzi berezia duten hiru gairen inguruan informazioa eskatu zuela gogoratu du: erreforma konstituzionala, Legearen betetzea eta erakundeen arteko kolaborazioren ingurukoa, baina Gobernuak ez zuen argitasun handirik egon Euskal Herrirako 3/1979 Autonomia Estatutuaren Lege Organikoa ez dela betetzen ari nabarmen ikusi arren, esate baterako, jeltzaleek arlo konkretu batzuetan eta oso argiak diren bi kasutan: Gizarte Segurantzako ekonomia erregimenaren kudeaketa (Autonomia Estatutuaren 18.2 artikulua) eta Espetxeetako Erakundeak (Autonomia Estatutuaren 10.14 eta 12.1 artikuluak).

 

Ezagutu Gure Senatariak