Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2015/09/22

Iparragirrek eta Agirretxeak Sustapen Ministerioak Beasaingo Renferen geltokian hobekuntzak egin ditzan zainduko dutelako konpromisoa adierazi dute

Senatariak eta Diputatuak, Aitor Aldasoro alkatearekin batera, hurrengo hilabeteetarako aurreikusitako egitasmoak aztertu dituzte tokian bertan.

rss Ezagutzera eman
Iparragirrek eta Agirretxeak Sustapen Ministerioak Beasaingo Renferen geltokian hobekuntzak egin ditzan zainduko dutelako konpromisoa adierazi dute

ARGAZKIA JAITSI

Maria Eugenia Iparragirre eta Joseba Agirretxea, Gorte Nagusietako jeltzaleen ordezkariak, Beasaingo Renferen instalazioetan izan dira gaur, eta Sustapen Ministerioak herriko tren geltokian zenbait hobekuntza egiteko hartu zuen konpromisoa bete dezan zainduko dutela agertu diote Aitor Aldasoro alkateari. 

Bisitaren helburu nagusia egin beharreko hobekuntzak zehaztasun handiagoz azaltzea izan da; hain zuzen ere, hurrengo Geltoki Egitasmoan Beasainen aurreikusitako lanek lehentasuna izan dezaten jeltzaleek Gorte Nagusietan Alderdi Popularrarengandik lortu zuten konpromisoaren ondorioz lortutako hobekuntzak. Egitasmoaren lehen fasean 1 eta 2 zenbakidun nasak luzatuko dira, azpiko pasabidea eta nasen artean bi igogailu ere jarriz, irisgarritasuna hobetzeko helburuarekin. 824.899 euroko aurrekontua izango duten lanek 2015eko azken hiruhilekoan lizitatuko dituzte eta 2016ko lehen seihilekoan zehar egingo dituzte. “Ministerioarekin dugun komunikazio bidea mantenduko dugu eta aurreikusitako epeak beteko direla zainduko dugu; bai fase honetan bai hurrengoetan. Izan ere, 2016ko Geltoki Planak ere Beasain helburu moduan izan dezan zainduko dugu”, ziurtatu du Maria Eugenia Iparragirrek.

Era berean, Joseba Agirretxeak Beasaingo garraio zerbitzuen garrantzia azpimarratu du bere “kokapen estrategikoa” kontuan harturik eta adierazi duenez “ondoz ondoko Espainiako gobernuek ez balute behin eta berriro tren zerbitzuen transferentzia ukatu ez ginateke egoera honatan egongo”.

Bigarren fase baten nasetako argiztapena indartuko dela aurreikusita dago, hain zuzen ere, geltokiko azpiko pasabideko sarrerako eskaileretan eta pasabidean bertan ere. Horrez gain, Ana Pastorrek zuzentzen duen Ministerioak trenak sortzen duen zarataren eragina aztertzeko konpromisoa ere hartu zuen, baita hau ezabatzeko hartu beharreko neurriak hartzeko.

Aurkeztu zuen Legez Besteko Proposamenean, trenen sarritasuna handitzeko eskaera ere egiten du EAJk, trena garraio publikorako komunikazio sistema moduan indartzeko helburuarekin.

Ezagutu Gure Senatariak