Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2015/09/28

Espainiako Gobernuak ez die erantzun nahi izan oposizioko Taldeei Rajoy Senatura etorri ez izanaren inguruan

Alderdi Popularraren Gobernuak oposizioko Taldeei erantzuna ematea saihestu du hauek Mariano Rajoy Senatuan egiten diren Gobernua Kontrolatzeko saioetara behin eta berriro falta izaten dela agertu nahi izan dutenean.

rss Ezagutzera eman
Espainiako Gobernuak ez die erantzun nahi izan oposizioko Taldeei Rajoy Senatura etorri ez izanaren inguruan

ARGAZKIA JAITSI

Ekainaren 23tik ez da agertu Gobernuko Presidentea Goi Ganberan, eta iragarrita zegoen gaur ere ez zela agertuko. Horregatik, Talde guztiek, Popularra izan ezik, agertu ez izan horiek gardentasun eta kalitate demokratikoaren seinale dela irizten dioten galdetzeko asmoa zuten Exekutiboko ordezkariei.

Exekutiboak muzin egin dio erantzuteari, galderok atzeratuz, eta hori eginez, egitez, hauek behin betiko ezabatzea suposatu du, gaur izan delako Gobernuari Kontrola egiteko legegintzaldi honetako azken osoko bilkura. “Agintariek hiritarrei, eta euren ordezkari garenoi, egiten dutenaren berri eman behar diote. Guk Gobernuaren ekintzak kontrolatzeko eskubidea eta derrigortasuna daukagu, eta Alderdi Popularrak eta Mariano Rajoyk kontrol hori egiteko aukera kendu digute”, laburbildu du Jokin Bildarratzek. Bozeramaileak aipatu duenez, jokabide hau Gobernuak legegintzaldian zehar egin duenaren erakusgarria da: “Ezezkoa, itxikeria eta inposizioa”.

Estatuaren lurralde antolakuntza eztabaidan dagoen garaiotan, Rajoy lurralde ordezkaritza duen Ganberara ez joateak erakundearekiko errespetu falta adierazten du. “Hona etorri ez, eta aurrekanpainan inaugurazio ekitaldietara joanez edota saskibaloi taldeekin selfieak eginaz, Gobernu honen jokabidea argi geratzen da”, iritzi dio Bildarratzek. Gogoratu du, baita ere, Rajoyren Exekutiboak “bere bakardadea islatzen du. Oposizio osoak bat egin du, ez entzun, ez negoziatu, ez hitz egiten ez duen Gobernu honen aurka”.

Erantzunik ez emateko, Exekutiboak galdera horri erantzuteko ardura lehendakariordeari dagokiola argudiatu du, gaur ere agertu ez den lehendakari ordeari, hain zuzen ere. Izan ere, hainbat alditan kexatu dira senadoreak Soraya Sáenz de Santamaría Senatura etortzen ez delako, berari zuzendutako galderak berari ez dagozkiela argudio moduan erabiliz. Orain, galdera Gobernuko kideei zabalean egiten zaienean, antza denez, berari bakarrik dagokio erantzutea. Espainiako Gobernuaren erantzunak Oposizioko Talde guztien salaketa eragin du Alderdi Popularreko Gobernuaren kontra.

Ezagutu Gure Senatariak