Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2015/10/02

Euzko Abertzaleak Taldea Euskadiko arrantza sektoreko bi oinarri hurbilagotik ezagutzera joan da

Jokin Bildarratz, Jose Maria Cazalis, Maria Eugenia Iparragirre, Rut Martinez eta Iñaki Anasagasti Bermeora joan dira gaur Euskadiko itsas-arrantza sektoreko bi arloren kezkak bertatik bertara ezagutzera. Gorte Nagusietan laguntza emango dietela agindu diete jeltzaleek.

rss Ezagutzera eman
Euzko Abertzaleak Taldea Euskadiko arrantza sektoreko bi oinarri hurbilagotik ezagutzera joan da

ARGAZKIA JAITSI

Euzko Abertzaleak Taldeko senatariak Wärtsilä enpresaren lantegian izan dira, itsasontzientzat motorrak egiten dituzten munduko fabrikatzaile nagusienetakoa dena. Bertako agintariek, arloko gorabehera guztiak zehazteaz gain, lantegiko esparru garrantzitsuenak erakutsi dizkiete.

Honen ostean, ordezkari jeltzaleak ANABAC armadore eta atun-ontzien elkarteko ordezkari nagusiekin batzartu dira; Europako Batasuneko uretatik kanpo arrantzuan espezializatuak direnak. Batzar mamitsu batean, sektorearen indarguneak eta ahulguneak jakinarazi dizkiete senatariei, eta hauek jakinaren gainean geratu direla agindu diete.

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Batzordean bozeramaile den Jose Maria Cazalisek onartu duenez, “Guretzat garrantzitsuak diren gai bitan bertatik bertarako lana egin dugu; pozik goaz izan dugun harrerarekin baina, batez ere, datozen hilabeteetan Madrilen gauzatu behar izango ditugun hainbat eginbeharrekin atera gara. Euskadiko ekonomiaren garapenaren ikur diren itsasontzien eraikuntza eta arrantza defendatu behar ditugu”.

 

Ezagutu Gure Senatariak