Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2015/10/21

Legeak Bizkaiko berezitasun moduan onartu ditu neskatila eta paketatzaileak

Itsasoko Langileen Gizarte Segurantzaren erregimen berezian jasota geratuko dira norbere konturako langileen hirugarren kotizazio taldean, Bizkairako berezitasun moduan.

rss Ezagutzera eman
Legeak Bizkaiko berezitasun moduan onartu ditu neskatila eta paketatzaileak

ARGAZKIA JAITSI

Diputatuen Kongresuko Osoko Bilkurak, Estatuko Aurrekontu Orokorraren Legearen baitan, paketatzaile eta neskatilak itsaso eta arrantza sektoreko langileen Babes Sozialerako Lege Arautzailean Bizkaiko berezitasun moduan jasota geratzea onartu zuen.

Joan den astean, Kongresuan Alderdi Popularrak duen gehiengoak Senatuan aho batez hartutako erabakia (sektoreko lan baldintzak parekatzekoa EAJk proposatutakoa) bertan behera utzi eta hurrengo egunean, Senatuak xedapen gehigarri bat onartu zuen, aho batez, atzo Behe Ganberan onartu ziren baldintzak jasoz.

Akordioaren onurak onartu arren, honek ez du pozik utzi, “ezta gutxiagorik ere”, EAJko ordezkariak. Izan ere, onarpen legala nahi baino urriagoa izateaz aparte, saregile, neskatila eta paketatzaileei erretiro adina aurreratzeko koefizienteen onurak izateko prozedura zabaltzeko aukera ezabatzen die. Jeltzaleek Senatuan aurkeztu zituzten hamar emendakinetik hiru onartzea lortu zuten Lan eta Gizarte Segurantza Batzordean eta Osoko Bilkuran, Alderdi Popularraren ordezkarien baiezkoarekin, nahiz eta Kongresuko haien kideek ezeztatu egin zituzten hobekuntza hauen aurka bozkatuz.

Senatuko Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Batzordeko ordezkari jeltzalea den Jose Maria Cazalisen arabera, erabaki hau “emakumeenganako errespetu falta da, lortu zena merezi dutelako; ezin da jendearekin jolasean ibili. Senatari lekeitiarraren arabera Alderdi Popularrak Senatuari  ere erakutsi dio errespetu falta; “azkenean egia izango da hemen egiten dugunak ez duela ezertarako balio, Alderdi Popularrak Kongresuan duen gehiengoaren erabilera harroputza ikusita”.

Ezagutu Gure Senatariak