Prentsa Aretoa
2015/10/22
Cazalis, ponente Estatuan egiten den hondakinen gestioaren aurrerapen eta erronkak aztertuz
Jose Maria Cazalis Ekoizpen Jasangarriaren aldeko Institutuak gaur Madrilen egin dituen hondakinen kudeaketaren inguruko jardunaldietako ponenteetako bat izan da.
Ingurumen Batzordeko bozeramaile jeltzaleak jakinarazi duenez, bai Bizkaian zein Autonomia Erkidegoan hondakinen kudeaketarako helburuak betetzen diren arren, Estatu espainolak Europako zuzentarauak betetzen ez dituenez arriskuan jartzen ditu hainbat gai garrantzitsu, aldaketa klimatikoaren aldeko borroka, esate baterako.
Senatariak jokabide demagogiko eta irrealak baztertzera deitu du, Europako Batasunak ekonomia zirkularrean oraingoak baino anbiziotsuagoak diren neurriak laster ezarriko dituen arren, espainiar Estatuak orain artekoak ere betetzen ez dituenean. “Ezin dira neurri hauek atzeratu jokabide demagogiko edo elektoralengatik”.
Gainera, helburuak betetzeko zaborra zabortegietara ez heltzea derrigorrezkoa iritzi dio Cazalisek. “Berrerabiltze eta birziklapen metodoak hobetzeaz aparte, balorizazio energetikoaren aldeko apustua egin behar da, Euskadin eta Europako Batasuneko herrialde aurreratuenetan egiten duten bezala: Alemania, Austria Danimarka…”.
Beste behin, gaur eguneko hondakinen bilketa integrala balio handiena duen materiala bakarrik batzen duen sistema batekin ez ordezkatzearen garrantzia azpimarratu du senatariak. “Pernila jan eta hezurra uztea bezala da, beste batzuk haren ardura har dezaten”.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19