Prentsa Aretoa

2015/11/13

EAJ-PNVk Durangon abiaraziko du igandean A-20rako kanpaina, eta hauteskundeetarako goiburua emango du ezagutzera

Iñigo Urkulluk, Andoni Ortuzarrek eta Aitor Estebanek hitz egingo dute Gorte Nagusietarako 27 hautagai jeltzaleak batuko dituen ekitaldian.

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk Durangon abiaraziko du igandean A-20rako kanpaina, eta hauteskundeetarako goiburua emango du ezagutzera

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVk igandean,azaroak 15, abiaraziko du abenduaren 20ko hauteskundeetarako kanpaina. Durangoko Landako Gunean egingo den ekitaldi politikoarekin egingo du,zeinen inguruan batuko diren jeltzaleek Gorte Nagusietarako aurkeztuko dituzten 27 hautagaiak. Topaketa honetan, talde jeltzaleak ezagutzera emango du hauteskunde kanpainarako goiburua, hurrengo legealdian Madrilen bere ekimen politikoa gidatuko duena. Ekitaldia 11.30ean hasiko da eta hizlari izango ditu Iñigo Urkullu Lehendakaria, EAJ-PNVren EBBren presidente Andoni Ortuzar; eta Diputatuen Kongresurako EAJ-PNVren Bizkaiko hautagai Aitor Esteban.

EAJ-PNV izan zen bere hautagaiak ezagutzera eman zituen lehen euskal alderdia, hautagaiak, EAJren baitan ohikoa den bezala, alderdikide jeltzale guztiek parte hartzeko aukera izan zuten prozesu luzearen ondorioz aukeratuak izan zirelarik. Arabatik, Diputatuen Kongresurako hautagaiak izango dira Mikel Legarda, Laura Pérez, Jon Karla Menoyo eta Agurtzane Llana. Senaturako arabar hautagaitza osatuko dute  Almudena Otaolak, Juan Carlos Medinak eta Zuriñe Rodríguezek. Bizkaitik, Kongresurako zerrenda osatuko dute Aitor Estebanek, Pedro Azpiazuk, Pilar Ardanzak, Javier Aldamiz-Etxebarriak, Ana Hormaetxek, Joseba Escribanok, Idoia Sagastizabalek eta Elixabete Uribarrik. Senaturako hautagaitza osatzen dute José María Cazalisek, Nerea Ahedok eta María Dolores Etxanok. Gipuzkoan, Diputatuen Kongresurako hautagaiak izango dira Joseba Agirretxea, Iñigo Barandiaran, Carmen Solorzano, Estibaliz Alkorta, Luke Uribe-Etxebarria eta Garbiñe Mendizabal, eta Senaturako zerrenda osatuko dute  María Eugenia Iparragirrek, Bitoriano Gallastegik eta Imanol Kerejetak.

 

Ezagutu Gure Senatariak