Prentsa Aretoa

2015/11/16

EAJ-PNVk ere parte hartu du Pariseko atentatu terrorista gaitzesteko egin den bost minutuko isilunean

Herri ordezkari eta barne kargudun jeltzaleek euskal erakundeetan egin diren elkarretaratze isiletan parte hartu dute

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

EAJ-PNVren hamarka herri ordezkari eta barne kargudun izan dira gaurkoan euskal erakundeek iragan ostiralean Parisen erregistratu ziren atentatu terroristak gaitzesteko deitu dituzten bost minutuko elkarretaratze isiletan.

Eusko Jaurlaritzak atentatuetako biktimenganako eta haien senide eta lagunenganako elkartasuna adierazi du 200 lagun batu dituen elkarretaratze isilean, Iñigo Urkullu lehendakaria buru izan delarik eta ondoan Fabrice Delloye Bilbon Frantziako Kontsul nagusia izan duela. Elkarretaratze hau Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusian, Gasteizen, egin da eta bertan elkartu dira Urkulluren gobernuko sailburuak eta Administrazioko langileak. Ekitaldia amaitutakoan Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak Jaurlaritza osoaren "estimua eta hurbiltasuna" adierazi du biktima eta senideentzat, eta erabateko gaitzespena adierazi du euskal exekutiboaren partez. Erkorekak zentzu berean baieztatu du ustezko terrorista bat, Abseslam Salah izenekoa, Frantziaren mugakide diren herrialdeetako batetik ihes egin duelako susmoak "are arrazoi sendoagoak" ematen dituela Ertzaintzak eta gainerako europar poliziek elkarren arteko "lankidetzan" jardun behar dutela pentsatzeko.

EAJ-PNVko legebiltzarkideak ere izan dira Eusko Legebiltzarrean, erakunde honen egoitzako kanpoaldean, biktimak gogoratzeko jarri zen eskulturaren ondoan egin den kontzentrazioan. Ekitaldi horrek buru izan du Bakartxo Tejeria, Euskal Ganberaren presidentea.

Bizkaiko Foru Aldundiak ere bost minutuko isilunea egin du eta bertan izan dira Foru Aldundiko kide guztiak. Ekitaldi honen burua izan da José María Iruarrizaga, Ogasun Saileko ahalduna (Unai Rementeria foru ahaldun nagusia Txilen izan da gaur goizean, bisita ofizialean). Iruarrizagaren ondoan izan dira EAJ-PNVren Bizkai Buru Batzarraren presidente Itxaso Atutxa, eta Koldo Mediavilla, Euzkadi Buru Batzarraren idazkaria.

Gipuzkoako ahaldun nagusia, Markel Olano, hainbat diputatu, erakundeko langileak eta hamarna herritar Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzaren aurrekaldean elkartu dira "asteburu honetan Parisen burutu diren atentatu ankerrak gaitzesteko eta biktimenganako elkartasuna adierazteko”. Txalo zaparrada beroarekin amaitu den elkarretaratzea amaituta, Olanok elkartasuna eskatu die alderdi guztiei: “Denok elkartzeko gai izan behar dugu Pariseko atentatu ankerrek utzi duten egoera berri honi aurre egiteko”. Batasunaz gain , Olanok erantzukizuna eskatu die gizarte ordezkari guztiei: “Zuhurrak izan behar dugu eta erantzukizunez jokatu behar dugu, adierazpen arduragabeetan erori gabe" azpimarratu du.

Arabako foru aldundiaren aurrean elkartu dira Ramiro Gonzalez foru ahaldun nagusia eta bere gobernuko kideak.

Billboko Udaletxeko eskaileretan ere alderdi politikootako ordezkariak eta gizarte elkarteetako eragileak batu dira, hauen artean izan dira Andoni Ortuzar EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarraren presidentea; EBBren burukide Joseba Aurrekoetxea eta Aitor Esteban eta Pedro Azpiazu diputatu eta Kongresurako hautagai jeltzaleak.

Donostiako eta Gasteizeko udalek ere egin dituzte antzeko elkartasun kontzentrazioak. Eneko Goia eta Gorka Urtaran alkateak buru izan direlarik, udal bietako ordezkariek bost minutuko isilunea gorde dute “ basakeria hauek” gaitzesteko.

 

Ezagutu Gure Senatariak