Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2015/11/30

Iparragirrek kultura eta bikaintasunari loturik Donostia markaren transmisioari egindako ekarpen handia onartu dio Orfeoiari

Senaturako EAJ-PNVren Gipuzkoako hautagaia eta Orfeoiko kide den Maria Eugenia Iparragirrek, Eneko Goia alkatea, Kongresurako zerrendaburua Joseba Agirretxea eta gainontzeko hautagai jeltzeleek gipuzkoako abesbatzaren egoitza bisitatu dute gaur lurraldeko gizarte eta ekonomia alorreko elkarteekin egiten ari diren topaketen testuinguruan.

rss Ezagutzera eman
Iparragirrek kultura eta bikaintasunari loturik Donostia markaren transmisioari egindako ekarpen handia onartu dio Orfeoiari

ARGAZKIA JAITSI

Bertan, Jose Maria Etxarri  lehendakariarekin batera, mundu mailan erreferente den donostiako abesbatzaren iraganaz, egungo funtzionamenduaz eta etorkizuneko erronkez luze eta zabal hitz egiteko aukera izan dute.

Bisitaldiaren ostean, Maria Eugenia Iparragirrek azpimarratu nahi izan du kultura, bikaintasuna eta eremu eta belaunaldi ezberdinetako pertsonen arteko elkarlana bezalako balioetan oinarriturik "Donostia marka zabaltzeko orfeoiak izan duen gaitasuna". Horregatik, hautagai jeltzaleak bere konpromisoa berretsi du, orain arte bezala, aurrerantzean ere Kultura Ministeritzaren jardueraren jarraipen zehatza egiteko, "hitzak ekintzetan bihurtu daitezen eta hori diru partidetan gauzatu dadin, horrela Donostiako Orfeoia bezalako garrantzia duten erakundeak merezi duten mailan jarrai dezaten".

Ezagutu Gure Senatariak