Prentsa Aretoa
2015/12/02
EAJ-PNVk pentsio sistemaren transferentzia Euskadirako eskatuko du
Gipuzkoako Helduen Elkarteen Plataformarekin egindako bileran, María Eugenia Iparragirrek eta Joseba Agirretxeak erretiro eta alarguntza-pentsioak justuak eta duinak izateko, hauen igoera exijituko dituenaren konpromisoa hartu dute.
Senaturako eta Kongresurako EAJren hautagaiek, María Eugenia Iparragirrek eta Joseba Agirretxeak, gipuzkoar helduen ardura eta beharrak ezagutzeko Gipuzkoako Helduen Elkarteen Plataformarekin bildu dira gaur EAJko egoitzan. Bertan, gure helduen errealitatea gertutik ezagutzeko aukera izan dute. Hauek, erosteko ahalmenaren etengabeko jaitsieraren aurrean haserrea adierazi dute.
Nagusiek behar duten osasun-arreta eta arreta-soziala ziurtatzeko ahal duten guztia egingo dutela adierazi diete ordezkari jeltzaleek. Gainera, erretiro eta alarguntza-pentsioak igotzea eskatzera konprometitu dira, eta urtero KPI-aren arabera balioa handitu dadila, inolaz ere bere balio nominala jaitsi gabe. Hautagai jeltzaleek plataformako kideei ziurtatu diete pentsio justu eta duin batzuk bermatzeko aukera onena, pentsioen konpetentzia Euskadira transferitzea dela; “Euskaditik hobeto gestionatu dezakegulako” adierazi dute. Plataformarekin batera, pentsioetan ere gizon eta emakumeen artean dagoen aldea salatu dute.
Plataformako ordezkariek bi dokumentu entregatu dizkiete: lehena “Pentsio duin batzuen alde” eta bigarrena “Pentsio publikoen defentsan”. Era berean, dokumento horietan aipatutako puntuak aztertzea eskatu dute eta baita EAJko hauteskunde programan isladatzea ere.
Ordezkari jeltzaleek EAJren pentsio sistema aurrerakoi baten aldeko apustua berretsi dute, aurrera begira etorkizun egonkorra eta juridikoki segurua eskaini dezan. Hautagaiek gure nagusiak gizartearen oinarri direla defendatu dute eta gizarte kohesionatu bat izateko ezinbestekoak ditugula. “Nagusi aktibo batzuk nahi ditugu, eta ez erakusteko dutenagatik bakarrik, baita oraindik egiteko dutenagatik ere”. EAJk gogorarazi duenez, gure nagusiek merezitako kalitatezko bizitza izan dezaten, gizarteak ere beharrezkoak diren medioak beraien eskura jarri behar ditu.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19