Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2016/01/20

Euzko Abertzaleak Taldea, Euskadik Fitur azokan duen postuaren irekieran

EAJko senatariak igandera bitartean zabalik izango den Fitur azokan Euskadik izango duen erakusleihoaren irekiera ekimenena izan dira. Estatuan egiten den turismo mailako azokarik garrantzitsuena den honetan, Jokin Bildarratz, José María Cazalis, Nerea Ahedo, María Dolores Etxano eta Imanol Querejeta inaugurazioa gidatu duen Arantza Tapia Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasuneko sailburuarekin izan dira.

rss Ezagutzera eman
Euzko Abertzaleak Taldea, Euskadik Fitur azokan duen postuaren irekieran

ARGAZKIA JAITSI

Tapiak turismo arloko profesionalen lana goraipatu du Euskadi iaz hiru milioi bisitari izan duen “turismo helmuga inteligente eta jasangarri” moduan kokatzeko. Aurten Donostia Europako Kultur Hiriburu izango denez arloko ardatz handienetako bat izango da  eta, santuaren eguna izan dela aprobetxatuz, danborrada txiki bat antzeztu dute eguerdiko inaugurazio ekitaldian. Gainera, euskal mitologiak ere bere lekua izango du postuan, eta Amari, Iratxoak, Erraldoiak, Herensugeak, Sorginak eta Lamiak ardatz dituen ibilbide turistikoak aurkeztu dira.

Ezagutu Gure Senatariak