Prentsa Aretoa
2016/01/25
Euzko Abertzaleak Taldeak Legebiltzarrarekiko harremana sendotu du presidentearekin batzartuz
Europako Batasunean Autonomia Erkidegoentzako Eusko Legebiltzarrak nahi duen papera defendituko dutela jakinarazi diote Bakartxo Tejeriari EAJren senatariek
Euzko Abertzaleak Taldeko senatariak Eusko Legebiltzarreko presidentea den Bakartxo Tejeriarekin batzartu dira gaur, Ganbara bien arteko harremana sendotzeko asmoarekin. Estatuko egoera politikoa aztertzeaz gain, Jokin Bildarratz, Jose Maria Cazalis, Nerea Ahedo, Maria Dolores Etxano, Maria Eugenia Iparragirre, Imanol Querejeta eta Victoriano Gallastegik beraien konpromisoa azaldu diote Bakartxo Tejeriari Europako Batasunean Autonomia Erkidegoentzako Eusko Legebiltzarrak nahi duen papera Madrilgo Gorte Nagusietan defendituko dutela.
Ostean, senatari jeltzaleak Gasteizko Ganberan EAJk duen Talde Parlamentarioko ordezkariekin izateko aukera ere izan dute. Haiekin, Estatuan oraindik Gobernua osatu ez izana sortzen ari den egoera aztertu dute eta, bide batez, Legebiltzarrean Autogobernurako gauzatzen ari diren Ponentziaren berri ere izan dute.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19