Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2016/02/04

Iparragirrek berdintasun prozesuan hezkuntzak duen garrantzia azpimarratu du

EAJren senatariak Deusto Business School eta Mujeres Tech elkarteek antolatutako Women in Steam izeneko emakumeen lidergorako topaketan hartu du parte. Topaketa Steam izeneko jardueretan emakumezkoek gero eta handiagoa duten protagonismoa aztertzeko eta proposamenak egiteko antolatu da.

rss Ezagutzera eman
Iparragirrek berdintasun prozesuan hezkuntzak duen garrantzia azpimarratu du

ARGAZKIA JAITSI

Maria Eugenia Iparragirrek bere esperientziatik eman du bere ikuspuntua: bai irakasle bezala, baina, batez ere, politikari bezala. Azken honi buruz aipatu du, “gizonezkoen mundua izaten jarraitzen duen arren, gero eta gehiago gara eragin handiko postuetan gauden emakumezkoak”.

Senatuko Mahaiko Laugarren Idazkariak gatazkak konpontzerakoan andrek, “emakumezkoen ikuspuntutik”, izan duten eginkizuna azpimarratu du. Horrela, Israel, Kolonbia, Argentina edota Euskadi izendatu ditu, azken honetan Ahotsak mugimenduak izan zuen papera gogoratuz. Aitzitik, erabakitze organo gehienak gizonezkoek betetzen dituztela deitoratu du, eta horregatik “erabakiak gizonezkoen prismatik hartzen dituzte; agian ez ikuspuntu matxista batekin, baina bai hainbeste urtetan nagusitu den heziketak baldintzatuta”. Honen harira, pertsonen gestioan emakumezkoek ematen duten ikuspuntu desberdina aldarrikatu du.

Iparragirrek heziketak duen berebiziko garrantzia azpimarratu du, eta berak lan egin izan duen Compañía de María ikastetxe erlijiosoaren sortzailea goraipatu du. “Moja hauek beti defenditu izan ditut; berritzaileak izan ziren eta euren jakituria neskak kalitatezko hezkuntza izan zezaten bideratu zuten, mutilek bakarrik jaso ahal zuten sasoi batean”.

Topaketan hogei bat emakumezkok hartu dute parte, politika, enpresa, ekintzailetza edota komunikazioaren arlokoak, eta ehun parte hartzailetik gora izan dira.

Ezagutu Gure Senatariak