Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2016/02/26

EAJko senatari eta diputatuak ‘Askatasun eguzkia. Sabino Arana 1865-1903‘ erakusketan izan dira

Lehen aldia da Sabino Aranaren pertsonaia eta bere garaiari buruzko mostra egiten dela

rss Ezagutzera eman
EAJko senatari eta diputatuak ‘Askatasun eguzkia. Sabino Arana 1865-1903‘ erakusketan izan dira

ARGAZKIA JAITSI

EAJko senatari eta diputatuen ordezkaritza batek Bilboko Ondare aretoan ikusgai dagoen ‘Askatasun Eguzkia. Sabino Arana 1865-1903’ erakusketa bisitatu du. Goi Ganberako Jokin Bildarratz, Jose Maria Cazalis, Maria Eugenia Iparragirre, Nerea Ahedo, Victoriano Gallastegi, Maria Dolores Etxano eta Imanol Querejeta Behe Ganberako Pilar Ardanzaz gain, erakusketaren arduradun  Joseba Agirreazkuenagaren azalpenak jarraitu dituzte.

Erakusketak memoriala, XIX. mendeko kultura politikoak, berpizkunde kultural euskaltzalea, eta Sabino Aranaren ibilbide pertsonala eta politikoa jasotzen ditu, aipamen nabarmena eginez haren ekimen politiko eta kulturalei. Gorteetako Ordezkari jeltzaleek XIX. mende amaierako eta XX. mende hasierako Bilbotik osteratxoa egin dute, hain zuzen ere hiria berpiztu eta birfundatu zen sasoitik. Gainera, Lehenengo aldiz jendaurrean ikusgai jarri diren Sabino Aranarekin lotutako margolan, eskultura eta gauza pertsonalak ikusi ahal izan dituzte.

Ezagutu Gure Senatariak