Prentsa Aretoa
2016/03/02
Euzko Abertzaleak Taldeak Orduñako tren geltokiko irisgarritasun trabak konpontzeko dagoen kexa eramango du Senatura
Mugikortasun urria duen erabiltzaile baten eskaera bere egin du EAJk, eta ekimenak aurkeztuko dituela eta Sustapen Ministerioarekin kontaktuan jarriko dela iragarri du
Senatuko Euzko Legebiltzar Taldeak Orduñako geltokian trena hartzeko dauden irisgarritasun trabak ezabatzeko Bizkaiko emakume batek Renferi egindako erreklamazioa bere egin du, eta Goi Ganberan gai hau landuko delako konpromisoa hartu du. “Ekimenak aurkeztuko ditugu eta Sustapen Ministerioarekin kontaktuan jarriko gara beharrizan honi erantzuna emateko”.
EAJren Taldeak aurrera eramango duen ekimena Maria Luisa Goikoetxeak aurkeztutako erreklamazioan oinarritzen da. Goikoetxeak mugikortasun urria du iktus baten eraginez, eta errehabilitazioa bizkortzeko astean hiru aldiz joan behar du Bilbora, baina ezin da trenez joan bere scooterrarekin ezin duelako trenera ez igo ezta jaitsi ere.
Goikoetxeak jakinarazi duenez, Renfe ez da oraindik berarekin kontaktuan jarri. Gainera, Euzko Legebiltzar Taldea Gobernu zentraleko Herritarren Defendatzaileak emakumezko honi eman dion erantzunean erakutsi duen “enpatia eta sentiberatasun faltarekin harrituta eta desadostasunean” azaldu da. Hain zuzen ere, Soledad Becerrilek ebatzi duenez, “ez dago justifikaziorik kexaren tramitazioarekin aurrera jarraitzeko”, argudiatu duenez, “Renfek agertu dituen baliabide ekonomiko eskasengatik”. Gainera, Gobernuko erakunde honen arduradunak gehitu duenez, tren konpainiak “erabilera eta bidaiari kopuruaren arabera aztertu eta programatu beharko luke eskatutako jarduera, betiere pertsona kopuru gehienen mesederako denean”.
EAJk gogoratu duenez, “badira urte batzuk legeak edozein produktu, inguru edota zerbitzu pertsona guztientzako irisgarriak izan behar direla azpimarratzen duenetik”. Honenbestez, irisgarritasuna, eskubide bilakatzeaz gain, ezgaitasunak dituzten pertsonak baztertuko ez direla bermatzeko botere publikoek ekintza positiboetako bat ere bilakatu da.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19