Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2016/03/10

EAJko kideak Maria Luisa Goikoetxearekin elkartu dira Orduñako tren geltokiaren inguruan egiten ari diren gestioen berri emateko

Ordezkari jeltzaleek nabarmendu dutenez, irisgarritasun oztopoak arazo sozial larria dira

rss Ezagutzera eman
EAJko kideak Maria Luisa Goikoetxearekin elkartu dira Orduñako tren geltokiaren inguruan egiten ari diren gestioen berri emateko

ARGAZKIA JAITSI

Euzko Legebiltzar Taldeko senatari eta diputatuak Maria Luisa Goikoetxearekin elkartu dira eguerdian, Orduñako tren geltokiko irisgarritasun trabak konpontzeko ahaleginean Gorte Nagusietan egiten ari diren gestioen berri zuzenean jakinarazteko. Jose Maria Cazalis eta Nerea Ahedo senatariak, Pilar Ardanza diputatuarekin batera, izandako elkarrizketa guztien zehaztasunak eman dizkiote eta, bide batez, bere egoeraren berri ere jaso dute. Maria Luisa Goikoetxeak mugikortasun urritasuna du eta astero hiru aldiz joan behar izaten du Bilbora errehabilitazio ariketak egiteko, baina ezin da trenez joan bere scooterrarekin ezin duelako ez igo ezta jaitsi ere.

EAJren ordezkariek nabarmendu dutenez, geltokiak dituen beharrizanez gain, Goikoetxeak aurkitzen dituen irisgarritasun oztopoak “arazo sozial larria” dira ezgaitasun bat delako.

Bileraren ostean, herriko EAJko Uri Buru Batzarreko presidentea den Javier Martinek eta Lola Egia zinegotziak ere osatu duten delegazioa tren geltokira joan da, Maria Luisak trenera igotzea ezinezko egiten duen traba zelakoa den bertatik  bertara konprobatzeko. Orduña eta Bilbo lotzen duen garraio modu nagusiari eragiten dion egoera honek “gurpildun aulkia, umeen aulkia edota adin zein osasun gaiengatik mugikortasun arazoak dituten guztiei eragiten die”, ordezkari jeltzaleen esanetan.

Joan den astean, Senatuko Euzko Legebiltzar Taldeak bere egin zuen Maria Luisa Goikoetxearen eskaera eta Goi Ganberara eramateko konpromisoa hartu zuen. Maria Eugenia Iparragirre senatariak Ana Pastor, funtziotan den Sustapen Ministroari helarazi zion eskaria eta Renfeko goi arduradunekin ere hitz egin zuen, eta biek ala biek jarrera onarekin hartu zuten, oztopo arkitektonikoak kentzeko ekintzak egiteko aukera aztertuko zutela aurreratuz.

Ezagutu Gure Senatariak