Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2016/03/16

Estatuko Gobernuak asilorako politika komun europarra defendatuko du Europako Kontseiluan, EAJk proposatuta

Europako Batasunerako Batzorde mistoak Euzko Abertzaleak Taldeak asilorako politika ‘komunitarizatzeko‘ egin duen eskaera jaso du Alderdi politiko guztiek onartu duten idatzian

rss Ezagutzera eman
Estatuko Gobernuak asilorako politika komun europarra defendatuko du Europako Kontseiluan, EAJk proposatuta

ARGAZKIA JAITSI

Estatu espainiarrak asilorako sistema komun europarra gara dezan eskatuko dio Europako Kontseiluari. Horrela egingo du gaur batzartu den Europako Batasunerako Batzorde mistoak Euzko Abertzaleak Taldeak egin duen proposamen bat jasotzea erabaki duelako. “Asilo politikaren ‘komunitarizazioa’ lortu behar dugu, politika europar komuna bilakatzea lortu behar dugu”, iritzi dio Batzordean jeltzaleen bozeramailea den  Jokin Bildarratzek.

Parlamentuan ordezkaritza duten Alderdi guztiek aho batez onartu duten testuaren aspekturik aipagarriena, dudarik gabe, errefuxiatuen kanporatze masiboak eragozten dituela da. Horretarako aukera bakarra Turkiara egitea izango da, betiere erabaki hori berme guztiak izan behar dituen asilorako txosten indibiduala egin ostean erabakitzen denean, eta Turkiarekin egiten diren akordioak nazioarteko legedia, Europako asilo legea tartean, eta giza eskubideak beteko direla bermatzen denean. “Honako hau ez da errefuxiatuen krisia, errefuxiatuta dauden pertsonek sufritzen duten bidegabekeria baino”, azpimarratu du Bildarratzek.

Aipatutako asilorako sistema komunitarioaz aparte, EAJren beste ekarpen bi ere kontuan hartu dira, nahiz eta testuan ez dira zuzenean jaso. Horrela, Batzordeak asilo eskaerak egin bitartean, dauden lekuan daudela, errefuxiatuei bizitza baldintza duinak eskaini ahal izateko larrialdiko neurri ekonomiko eta materialak emateko beharra jasotzea onartu du. Bestalde, jeltzaleen eskaera bere eginez berriz ere, Estatuko Gobernuak errefuxiatuei lekua bilatzeko lan egiten duten erakunde eta elkarteekin elkarlanean aritzeko konpromisoa hartu du eginkizun horretarako.

Batzordea hasi baino lehen, Bildarratzek Oxfam-Intermónek jaso dituen 108.130 sinadurak hartzeko ekimen sinbolikoan hartu du parte. Sinadurak errefuxiatu eta immigranteen inguruan Europar Batasuna eta Turkiaren artean egindako aurreakordioa geratzeko batu dituzte. Horrela, Gorte Nagusietan ordezkaritza duten beste alderdi politikoek bezala, EAJ-k bere egin du erakundearen eskaera funtziotan dagoen Gobernuari presioa egiteko Nazioarteko Zuzenbidearekin bat datorren jokabidea har dezan. Senatari jeltzaleak nabarmendu duenez, errefuxiatuen egoerak Alderdi Popularraren Gobernuaren eta Europako Batasunaren porrota erakusten dute. “Batasuna krisi sakonean dago eta bere DNAn daramatzan hiru konpromisori huts egin die: huts egin dio elkartasunari, Giza Eskubideekiko eta euren herrialdeetatik alde egin eta sufrimendu gehiago aurkitzen ari den jendearekiko; huts egin dio erantzukizunari, Batasuna osatzen duten 28 estatuei dagokielako sufrimendu eta bidegabekeria honi aurre egitea; huts egin dio legeari, ez Batasunaren Itunak, ez Ginebrako Batzarrak, ezta Giza Eskubideen Batzarrak diotena ez duelako betetzen”, aipatu du.

Ezagutu Gure Senatariak